Eusko Jaurlaritzak azken agurra eman dio José Moreno gudariari Portugaleten eginiko hileta-mezan

Irekia__3_.jpg

2019.eko abuztuak 28

Eusko Jaurlaritzako Bozeramailea eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Josu Erkoreka José Moreno gudariaren hileta-mezan izan da gaur, Portugaleteko Andra Maria basilikan.

José Moreno astelehenean zendu zen 100 urte zituela.  “San Andres Batailoikogudari eta “Euzko Gudarosteko” kide izan zen.

Zorrotzaurren, 1918. urtean jaioa, 17 urterekin sartu zen “San Andrés Bataloian”. Gerra eta frankismo garaian lan behartuak egiteko esparru batetik eta kartzelatik igarotakoa zen. Morenok bizitza osoa eman zuen Euskadiko demokrazia defendatu zutenen lana goratzen eta frankismoko biktimen errekonozimendua eskatzen.

Gaurko hileta-mezaren aurretik eginiko adierazpenetan Josu Erkorekak José Moreno gogoratu du: “bihotz zabala zuen gizon handi bat zen, bizitza osoa demokraziaren eta Euskadiren alde lanean ibili zen”.