Eusko Jaurlaritzak 4 milioi euro handitu du Emaitek Plus programarako partida (Gobernu Bilera 2019-12-03)

fotoconsejo.jpg

2019.eko abenduak 03

  • Aurtengo deialdirako aurrez bideratutako zenbatekoari (61.260.000 euro) gehitu zaizkio, eta guztira 65.260.000 euro dira
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zentro teknologikoei eta IKZei zuzenduta daude laguntzak
  • Emaitek Plus programa Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordetzak sustatzen du

Gobernu Kontseiluak onartu egin du gaur 4 milioi euro handitzea (65 milioi 260 mila eurora iritsi arte) Emaitek Plus laguntza-programara bideratutako baliabideak. Programak helburu du laguntzea Foku Anitzeko Teknologia Zentroen jarduera ez-ekonomikoari, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko IKZ Ikerketa Kooperatiboko Zentroei. Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordetzak sustatutako laguntza-ildo horren bidez esleitzen zaie finantzaketa, beren jardueraren emaitzak maila globalean ebaluatu eta aztertu ondoren.

2019ko deialdia publiko egin zenean, joan den irailaren 11n, iragarri zen 61.260.000,00 euro bideratuko zirela programa horretara, eta zenbateko hori alda zitekeela laguntzak ebatzi aurretik, agortu gabeko aurrekontu-baliabideen arabera. Gaur onartutako gehikuntzarekin, Eusko Jaurlaritzak Emaitek Plus programara bideratuko dituen baliabideak 65.260.000 eurokoak izango dira, eta, agindu erregulatzailearen 2. artikuluan xedatutakoaren arabera, bi zenbatekotan banatuko dira: bata Foku Anitzeko Teknologia Zentroetara bideratuko da, eta bestea IKZ Ikerketa Kooperatiboko Zentroetara.

Foku Anitzeko Teknologia Zentroetarako: 49.685.000 euro

Foku Anitzeko Teknologia Zentroetarako, hasiera batean, 45.945.000 euro bideratu ziren. Zenbateko hori, era berean, jarraian zehazten den bezala azpibanatu zen:

"         Emaitzetara bideratutako zentroaren ereduarekiko egokitzapen-maila: 44.567.000 euro.

"         2020rako finkatutako adierazleen aginte-taulako helburuak lortzeko zentroen jardun-planak: 1.378.000 euro.

Gaur onartutako gehikuntzarekin, 3.740.000 euro gehiago bideratzen zaizkio, eta horiek, era berean, ondoren zehazten den bezala azpibanatzen dira: emaitzetara bideratutako zentroaren ereduarekiko egokitzapen-maila, 3.627.000 euro; eta 2020rako finkatutako adierazleen aginte-taulako helburuak lortzeko zentroen jardun-planak, 113.000 euro.

Hala, foku Anitzeko Teknologia Zentroetarako Emaitek Plus laguntzen guztizko zenbatekoa 49.685.000 eurokoa izango da.

IKZ Ikerketa Kooperatiboko Zentroetarako: 15.575.000 euro

IKZ Ikerketa Kooperatiboko Zentroetarako, hasierako zenbatekoa 15.315.000 euro zen, eta zenbateko hori, era berean, honela azpibanatu zen:

"         Emaitzetara bideratutako zentroaren ereduarekiko egokitzapen-maila: 14.856.000 euro.

"         2020rako finkatutako adierazleen aginte-taulako helburuak lortzeko zentroen jardun-planak: 459.000 euro.

Gaur, Gobernu Kontseiluak 260.000 euroko gehikuntza onartu du. Gehikuntza hori, era berean, ondoren zehazten den bezala azpibanatzen da: emaitzetara bideratutako zentroaren ereduarekiko egokitzapen-maila, 252.000 euro; eta 2020rako finkatutako adierazleen aginte-taulako helburuak lortzeko zentroen jardun-planak, 8.000 euro.

IKZ Ikerketa Kooperatiboko Zentroetarako Emaitek Plus laguntza, guztira, 15.575.000 eurokoa izango da.

 

DEIALDIAREN ZENBATEKOA

61.260.000

FOKU ANITZEKO TEKNOLOGIA ZENTROAK

IKERKETA KOOPERATIBOKO ZENTROAK

45.945.000

15.315.000

ZENTROAREN EREDUAREKIKO EGOKITZAPEN-MAILA

2020RAKO JARDUNEN HELBURUAK

ZENTROAREN EREDUAREKIKO EGOKITZAPEN-MAILA

2020RAKO JARDUNEN HELBURUAK

44.567.000

1.378.000

14.856.000

459.000

 

HANDITZEAREN ZENBATEKOA

4.000.000

FOKU ANITZEKO TEKNOLOGIA ZENTROAK

IKERKETA KOOPERATIBOKO ZENTROAK

3.740.000

260.000

ZENTROAREN EREDUAREKIKO EGOKITZAPEN-MAILA

2020RAKO JARDUNEN HELBURUAK

ZENTROAREN EREDUAREKIKO EGOKITZAPEN-MAILA

2020RAKO JARDUNEN HELBURUAK

3.627.000

113.000

252.000

8.000

 

Araudia eta aurrekontu-egozpena

Emaitek Plus laguntza-programa araudi honek erregulatzen du: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko irailaren 16ko Agindua (2015eko urriaren 7ko EHAA, 191 zk.), honako hauek aldatzen dutena: Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko uztailaren 27ko Agindua (2017ko abuztuaren 18ko EHAA, 157 zk.) eta 2019ko uztailaren 18ko Agindua (2019ko abuztuaren 1eko EHAA, 145. zk.).