Eusko Jaurlaritzak 3.4 miloi euroren laguntzak onartu ditu nekazaritzako elikagaien eta basogintzaren sektorerako 2019an (Gobernu Bilera 2019-10-1)

fotoconsejo.jpg

2019.eko urriak 01

  • Mahastizaintza eta ardogintzaren sektoreko inbertsioak finantzatzera, elkartegintza laguntzera eta apikultura sustatzera bideratuta daude baliabideak 
  • Sektore primarioko lan baldintzak eta elikaduraren balio kate osoaren lehiakortasuna hobetzeko exekutibo autonomoak duen politikaren zatia dira 

Nekazaritzako elikagaien eta basogintzaren sektorerako laguntzak iragartzeko Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak emandako hiru agindu onartu ditu Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak. Orokorrean, 3,4 milioi euro inguru dira laguntzak 2019rako. Mahastizaintza eta ardogintzaren sektoreko inbertsio proiektuetara bideratutako diru kopurua da handiena, eta proiektu horien finantzaketarako 2.800.000 euro erabiliko dira.

Laguntza honen onuradunak izan daitezke OCM vino inversion programaren 2018ko eta 2019ko deialdietan parte hatu izana egiaztatzen duten mahastizaintza eta ardogintzako enpresak.

Finantzaketa elkarteentzat

Era berean, nekazaritzako eta basogintzako ekoizleen elkarteak edo erakundeak sortzeko eta horien batasunak eta federazioak eratzeko Landa Garapeneko 2015-2020 Programaren barruan aurreikusten diren laguntzak 2019ko ekitaldirako iragartzeko emandako Agindua ere onartu du Kontseiluak.

Aurtengo urterako aurreikusitako laguntzen finantzaketarako 500.000 euro erabiliko dira.

Apikulturaren sektorea 

Bukatzeko, bilera berean onartu da Euskal Autonomia Erkidegoko apikulturaren sektorearentzako laguntzak iragartzeko Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak emandako agindua. 2019an, 50.930 euro bideratuko dira laguntza horietara, FEAGAren kontura.