Eusko Jaurlaritzak 25.000 euroko diru-laguntza onartu du Euskadiko Unibertsitate Jokoak antolatzen laguntzeko (Gobernu Bilera 8-10-2019)

fotoconsejo.jpg

2019.eko urriak 08

  • Aurtengo edizioa Donostian izan da, Deustuko Unibertsitatearen eskutik, eta EHUko eta Mondragon Unibertsitateko ikasleek ere parte hartu zuten

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 25.000 euroko partida onartu du bere gaurko bilkuran Euskadiko Unibertsitate Jokoak antolatzeko. Unibertsitateko kirol-lehiaketa honetan Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU), Deustuko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko ikasleek hartzen dute parte. Kirol Jokoak txandaka antolatzen dira, eta gaur onartu den diru-laguntzaren bidez aurtengo edizioa babestu nahi da, Donostian egin zena Deustuko Unibertsitatearen eskutik.

Unibertsitate Jokoen azken edizioan unibertsitateko 564 ikaslek parte hartu zuten, EHUko 204k, Deustuko Unibertsitateko 187k eta, azkenik, Mondragon Unibertsitateko 155ek. Era berean, gizonezkoen eta emakumezkoen probak kontuan hartuta, 24 txapelketa antolatu ziren: saskibaloia, eskubaloia, boleibola (emakumezkoetan bakarrik), futbol 11, areto-futbola, sokatira, errugbi 7 edo gomazko paleta, besteak beste.

Bestalde, hiru unibertsitate horietako ordezkaritza batek Europako Unibertsitate Jokoetan parte hartuko du.