Eusko Jaurlaritzak 2019ko lan eskaintza publikoa onetsi du; 6.592 plaza izango dira Hezkuntzan, Osakidetzan, Ertzaintzan eta administrazio orokorrean (Gobernu Bilera 2019-12-17)

fotoconsejo.jpg

2019.eko abenduak 17

  • Aurrerantzean, sektore bakoitzak deialdi horren prozedura, eskakizunak eta hurrengo azterketen datak zehaztuko ditu
  • Gaur onetsitako eskaintzaren bidez, Eusko Jaurlaritzak LEPera aterako duen plaza-kopurua, IX. legegintzaldi honetan, dagoeneko, 16.400 plazatik gorakoa da

Gobernu Kontseiluak, gaur, Euskal Administrazio Publikorako 2019ko Lan Eskaintza Publikoa onetsi du. Eusko Jaurlaritzak 2019. urtearen kargura lehiaketara edo oposiziora aterako duen enplegu publikoko plazen kopuru osoa da. Guztira, 6.592 plaza izango dira, eta, haietatik, gehienak txanda irekikoak dira eta honela banatuko dira:

  • Hezkuntza 2019:499 plaza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasleentzat, Lanbide heziketako irakasle teknikoentzat, hezkuntza-laguntzako espezialistentzat, fisioterapeutentzat, terapeuta okupazionalentzat, zeinu hizkuntzako interpreteentzat eta transkribatzaileentzat eta materiala egokitzeko arduradunentzat.
  • Osakidetza 2019: 2.150 plaza zenbait lanbide-kategoriatan estatutupeko langile finkoentzat.
  • Segurtasuna 2019: 900 plaza eta XXIX. promozioko Ertzaintzako oinarrizko eskalako agenteentzat.
  • Euskadiko Administrazio Orokorra eta erakunde autonomoak 2019:043 plaza goi-mailako teknikarien gorputzekoak (426 plaza), administrari-laguntzaileen kidegokoak (350), administrazio-kudeaketako kidegokoak (70 plaza), administrarien kidegokoak (130 plaza), mendekoen kidegokoak (50 plaza), psikologoenak (17 plaza).

Enplegu publikoaren deialdi bakoitzera jotzeko prozedura, eskakizunak eta datak, aurrerantzean, mahai sektorial bakoitzean zehaztuko dira: Hezkuntza, Osakidetza, Ertzaintza eta Euskadiko Administrazio Orokorra. 

HELBURUA BETE DA

Eusko Jaurlaritzak onetsitako “2016-2020 Enplegu Plan Estrategikoa”k XI. legegintzaldi honetarako 2020. urtera arte lan-eskaintza publikoko 13.500 plazaren deialdia konprometitu zuen. Gaur 2019. urtearen kargura onetsitako eskaintzaren bidez, Hezkuntzako, Osakidetzako, Segurtasuneko eta Euskadiko Administrazio Orokorreko plazen kopurua, dagoeneko, 16.400etik gorakoa da:

  • urtea: 877 plaza onetsi ziren.
  • urtea: 4.580 plaza onetsi ziren.
  • urtea: 4.402 plaza onetsi ziren.
  • urtea: 6.592 plaza onetsi ziren.

ANIZTASUN FUNTZIONALA 

“Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei eta haien Gizarte Inklusioari buruzko Lege Orokorrak” ezartzen duenaren arabera, eskainitako plaza-kopuru osotik % 7 desgaitasunen bat duten pertsonentzat erreserbatuko da; horrela, pixkanaka, Administrazioko langile guztien % 2ra iritsiko da.