Eusko Jaurlaritza urteko merkatari ekintzailearen bila dabil

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Ekintzailetza kategoriaz gain, Euskal Merkataritzako 2019ko Sariek enpresa-lankidetza, merkataritza-berrikuntza, ibilbide profesionala eta hiriko merkataritza-inguruneen dinamizazioa sarituko dituzte.

Aurten ere, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Euskal Merkataritzako Sarien deialdia egin du, merkataritza-sektoreak gizarteari egiten dion ekarpen ekonomiko eta soziala eta lurraldea orekatzeko betetzen duen zeregina saritzeko helburuarekin.

Horretarako, merkataritza-eremuan beren ibilbideagatik, berritzeko gaitasunagatik, apustu ekintzaileagatik edo sinergiak sortzeko beste enpresa batzuekin batera egindako lanagatik nabarmendu diren bost pertsona fisiko eta/edo juridikoren zeregina errekonozituko da, sari baten bitartez. Hori guztia, pertsona horiek dauden ingurunea dinamizatzeko azken helburuarekin.