Eusko Jaurlaritza Reyes Goenagak Bizkaiko Probintzia Auzitegiko presidente kargua hartzeko ekitaldian izan da

IMG-20191209-WA0010.jpg

2019.eko abenduak 09

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkoreka, Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Heredia eta Lan eta Justiziako sailburu, Mª Jesús San José Reyes Goenagak Bizkaiko Probintzia Auzitegiko presidente kargua hartzeko ekitaldian izan dira.

Arlo judizial, politiko eta instituzionaleko agintariak joan dira Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Bista Aretoan egin den ekitaldira.