Eusko Jaurlaritza Memoriaren Eguna dela-eta Eusko Legebiltzarrak antolatu duen ekitaldian izan da

2019.eko azaroak 14

Iñigo Urkullu lehendakaria, Eusko Jaurlaritzako sailburuek lagunduta, Memoriaren Eguna dela-eta Eusko Legebiltzarrak antolatu duen ekitaldian izan da. Ekitaldian, Jonan Fernández Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia eta Monika Hernando Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria ere izan dira.

“Gauerdiko Iparrorratza - Brújula de medianoche” izeneko eskulturaren aurrea gauzatu da ekitaldia. Bertan lore-eskaintza parte-hartzailea egin da eta “Agur Jaunak” entzun da. Bi minutuko isilunearekin bukatu da ekitaldia.