Eusko Jaurlaritza José María Lidón gogoratzeko ekitaldian izan da magistratuaren erailketaren 18 urteurrenean

2019.eko azaroak 07

Eusko Jaurlaritzaren Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Josu Erkoreka eta Lan eta Justiziako Sailburu Maria Jesús San José,  José María Lidón magistratuaren erailketaren urteurreneko lore eskaintzan izan dira gaur. Ekitaldian Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusi Jonan Fernández, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendari Monika Hernando eta Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Gogora Institutuaren zuzendari Aintzane Ezenarro ere izan dira.

Bilboko Justizia Auzitegiko atarian dagoen oroimen plakan ospatu da ekitaldia eta Lidónen familiarteko, lankide eta lagunek ETAk 2001eko azaroaren 7an eraildako magistratuta izan dute gogoan.