Euskelec, hasi da ibilgailu elektrikoen arloko etorkizuneko teknikariak prestatzeko txapelketa

2019.eko maiatzak 29

  • Euskelec txapelketan, parte-hartzaileek ibilgailu elektriko baten prototipoa diseinatu eta egin behar dute, oinarri komun batetik abiatuta: motorra, motor-kontrolagailua eta bateriak.
  • Euskelec txapelketa Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak bultzatzen du, eta Tknikak (Lanbide Heziketari Aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntzako EAEko Zentroak) antolatzen du, energia biltegiratzeko sistemetan eta ibilgailu elektrikoetan espezializatutako Alterity enpresarekin batera.
  • Euskadin egiten den txapelketa honen bigarren edizio honetan, hiru probintzietako lanbide-heziketako 16 ikastetxeko 200 ikasle baino gehiago ari dira parte hartzen.

Gaur goziez, Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeei zuzendutako ibilgailu elektrikoen Euskelec txapelketa hasi da AIC-Automotive Fundazioaren instalazioetan, Zornotzan. Goizeko 9:00etan hasita, bigarren edizio honetan parte hartzen ari diren 16 taldeek euren proiektuak aurkeztu eta defendatu dituzte epaimahai profesional baten aurrean, haien galderei eta azterketari aurre eginez.

Euskelec txapelketa Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak bultzatzen du, eta Tknikak (Lanbide Heziketari Aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntzako EAEko Zentroak) antolatzen du, energia biltegiratzeko sistemetan eta ibilgailu elektrikoetan espezializatutako Alterity enpresarekin batera.

Hurrengo hitzordua ekainaren 5ean izango da, Donostiako Sagues parkean, Kursaal Jauregian burutoko den Lanbide Heziketako Nazioarteko Kongresurekin bat eginez. Txapelketaren bigarren zatia egingo da Donostian. Bertan, proba dinamikoak egingo dira, parte hartzen duten ikastetxeetako prototipoak ebaluatzeko. Berariaz probarako prestaturiko zirkuituan, eta goiz eta arratsaldeko saioetan, honako proba hauek gainditu beharko dituzte ibilgailuek: eslaloma, azelerazioa, gehieneko balaztatzea eta erresistentzia.

Bigarren edizio honetan, Euskadiko Lanbide Heziketako 16 ikastetxeko 200 ikaslek baino gehiagok diseinatu eta egin dute ibilgailu elektriko bat oinarri komun batetik abiatuta (motorra, motor-kontrolagailua eta bateriak), ikasleen talde-lana sustatzeko eta jarduera esperimentala eta sormen-jarduera, elementu pedagogiko gisa, ibilgailu elektrikoen ezagutza teknikoan oinarritzeko. Ibilgailuak egiteko, Tknikak Euskadiko LHko ikastetxeetan ezarritako ETHAZI metodologia erabili da. Metodologia berritzailea da, eta aitzindaria Euskadin. Metodologia horren barruan, erronketan oinarritutako lankidetza-ikaskuntzako eredu bati jarraitzen dio.

Txapelketak bi fase ditu: fase teknikoa eta sormenezkoa (proiektuaren memoria, diseinua eta berrikuntza, besteak beste) eta fase dinamikoa. Bigarren fase horretan, ibilgailuaren prestazioak ebaluatuko dira honako proba hauen bidez: eslaloma, azelerazioa, gehieneko balaztatzea eta erresistentzia. Proba horien ondorioz, taldeek lehiaketan aztertutako hainbat alderditan lortutako bikaintasuna nabarmenduko duten sari batzuk emango dira.

'Euskelec' txapelketak, nolanahi ere, etorkizuneko teknikariak egungo eta etorkizuneko automobil elektrikoen parkean prestatzeko asmoari erantzuten dio. Eskala txikian, parte-hartzaileek edozein marka konbentzionaletako auto elektriko baten osagai berak dituen ibilgailu batean lan egiten dute. Proiektu horren bidez, halaber, ikasleen zeharkako gaitasunak sustatzen dira, hala nola arazoak diagnostikatu eta konpontzeko gaitasuna, ekimen-espiritua, malgutasuna eta baterako ikuspegia.

Txapelketaren bidez, trakzio elektrikoko ibilgailuetan espezializatutako teknikarien trebakuntzarako eta sustapenerako plataforma bat eskaintzeaz gain, fabrikazio-teknika berrien esperimentazioa eta material berrien erabilera sustatu nahi dira. Parte-hartzaileek, nolanahi ere, trakzio elektrikoko ibilgailuetan eta industrializazio-eredu berrietan oinarritutako mugikortasun-eredu berri batek ekarritako premiei erantzun ahal izango diete.

Euskelec txapelketaren 2. edizio honetan, aktiboki lagundu dute: Torrot-ek, AICk (Automotive Intelligence Center), Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.