Euskal ikastetxeek eTwinning programan garatutako 15 proiektuk 2019ko Europako Kalitate Zigiluak eskuratu dituzte

2019.eko azaroak 04

  • eTwinning programa europarrean parte hartzen duten ikasleek proiektu bat garatzen dute beste herrialde batzuetako ikasleekin lankidetzan, IKTak erabiliz
  • Zigilu honek eTwinning sarien Europako deialdian parte hartzeko aukera ematen die saritutako irakasleei

Joan zen 2019-2020 ikasturtean eta eTwinning programa europarraren baitan garatutako 15 proiektuk Europako Kalitate Zigiluak eskuratu dituzte, irakasleek egindako lanaren eta ahaleginaren aitortzan. Iazko ikasturtean, programan parte hartzen duten euskal ikastetxeek 279 proiektu garatu zituzten, eta horien artean daude orain aitortza jaso dutenak. Zigilu honek, eTwinning sarien Europako deialdian parte hartzeko aukera ematen die saritutako irakasleei.

Hezkuntza Sailak eTwinning bezalako programa europarrak bultzatzen ditu, ikasleei aukera ematen baitie Europako hezkuntza komunitateko kide sentitzeko, europar herritartasuna eta dimentsioa ere garatuz. Gainera, teknologia berriei eta atzerriko hizkuntzei lotutako trebetasunak ere praktikatzen dituzte.

Europako Kalitate Zigilua jaso dute, honako proiektuak bultzatu dituzten irakasleek:

Ikastetxea / Centro

Proiektua - Proyecto

Presentación de María

Little geniuses are coding 

IES Antonio Trueba

Eti II, the sequel 

IES Antonio Trueba

LA OTRA CARA DEL ARTE. Luces y sombras en el Siglo de Oro

IES CRUCES BHI

Time to Escape! 

San Felix Ikastola

Our imaginary school 

IES Miguel de Unamuno BHI

Olim omnes Romani eramus 

IES Urbi BHI

Olim omnes Romani eramus

IES Urbi BHI

B.I.S. Beauty Is Subjective 

IES Urbi BHI

Zu eta ni, lanean elkarrekin! (¡Tú y yo, trabajando juntos!) 

IES Urbi BHI

Interroga Mulieres / Ask Women 

Colegio Sagrado Corazón Mundaiz

L'énigme de Barandiaran 

CEIP Zuhaizti HLHI

Ciudadan@ Digital 5.0 

CEIP Berriatua HLHI

Healthy And Happy 

CEIP Berango Merana

English with friends is...FUN!!

IES Miguel de Unamuno BHI

Olim omnes Romani eramus

IES Urbi BHI

B.I.S. Beauty Is Subjective 

IES Urbi BHI

Olim omnes Romani eramus 

IES Urbi BHI

Interroga Mulieres / Ask Women

 

eTwinning, ikastetxeen Europako komunitatea

IKT tresnei esker (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak), eTwinning programak taldean lan egiteko aukera ematen die geografikoki elkarrengandik urrun bizi diren ikasleei. Europako herrialde desberdinetako ikasleak lankidetzan aritzen dira proiektu berean, hasi eta amaitu arte, programa honi esker.

eTwinning Erasmus+ programan sartzen da, eta helburutzat du bertan parte hartzen duten Europako herrialde desberdinetako ikasleen eta irakasleen arteko harremana, ideien trukea eta lankidetza bultzatu eta erraztea, IKTen bitartez. Horretarako, programak ikastetxe parte-hartzaileen eskura jartzen du beharrezko online plataforma teknologikoa (www.etwinning.net) baliabideez hornituta egon daitezen ikasteko, komunikatzeko, elkarlanean aritzeko eta beren proiektua garatzeko.

eTwinning 2005ean sortu zen eta Europako Batzordeko eLearning ikasketa-programaren ekimen garrantzitsuena izan da. 2014az geroztik Erasmus+en parte da; Europar Batasuneko programa hezkuntzaren, prestakuntzaren, gazteriaren eta kirolaren arloetan.

Proiektu berean batera lan eginez –betiere irakasle arduradunak gainbegiratuta– ikasle parte-hartzaileek zabaldu egiten dituzte beren aukerak beste herrialde batzuetako ondare kulturala eta artistikoa ezagutzean, baina baita beren inguruneko ezagutza zientifikoaren bitartez ere. Gainera, adostu duten hizkuntzan aritzen dira elkarrekintzan (ohi denez ingelesez) eta lotura eta harreman konstruktiboak ezartzen dituzte ingurunearekin eta milaka kilometrotara bizi diren beste ikasle batzuekin. Ekimen honek, gainera, sustatu egiten du ikasleen arteko talde-lana, taldean planteatzen baitira erronkak eta soluzioen bilaketa. Eta ibilbide horretan, ikasleek ikasi egiten dute formatu digitaletan edukiak bilatzen, interpretatzen eta ekoizten. Hala, guztien ekarpenekin eta irakasteko eta ikasteko prozesuan disfrutatuz lantzen da eskuartean duten proiektua, eta ikasleei ematen zaie protagonismoa.

Autonomia Erkidego bakoitzak bere eTwinning enbaxadoreak ditu. Programan esperientzia duten irakasleak dira, eta beste irakasle batzuei lagundu eta aholkuak ematen dizkiete gai teknikoetan nahiz pedagogikoetan. Euskadin 13 eTwinning enbaxadore ditugu, ikastetxeetako irakasle nahiz Berritzeguneetako aholkulariak.