Horien artean, El Salvadorreko ANDA - Administración Nacional de Acueductos y Alcantarillados eta Costa Ricako AYA - Instituto Costarricense de Acueductos y Alcantarillados erakundeekin batera garatzen ari garan Uraren eta Saneamenduaren arloko erakundeen arteko Euskadi - Erdialdeko Amerika programaren ordezkaritza bat.
Euskal Fondoako, Gasteizko Urak S.A. – AMVISAko, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko eta Uraren Euskal Agentzia – URAko ordezkari banak osatzen dute taldea; baita, programaren koordinazio lanetan diharduen El Salvadorreko SABES GKEren ordezkariek.
Konferentzian zehar:
- Oscar Izquierdok (AyA) Euskadi-Erdialdeko Amerika erakunde arteko Programa aurkeztu zuen.
- Cesar Samperio (AMVISA) “Eskariaren Kudeaketarako” Gasteizko hiriak duen ereduari buruz jardun zen.
- Alberto Matellan (BBUP) Garapen Iraunkorra eta Uraren Kudeaketaren gainean aritu zen.
- Josu Pereak (URA) Euskal Herriko Ura Plangintzan zentratu zuen bere hitzaldia.
Uraren eta Saneamenduaren arloko erakundeen arteko Euskadi - Erdialdeko Amerika programa 2018ko ekainean jarri zen martxan eta El Salvadorreko eta Costa Ricako ur-agintari nazionalen kudeaketa tekniko, operatibo, administratibo eta finantzariorako gaitasunak indartzea eta garatzea du xede.