Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleak: 2.180.449 pertsonatik, 15 eta 29 urte bitarteko gazteria % 13,7 da

EGL3.jpg

2019.eko uztailak 10

  • Bihar, uztailaren 11, Biztanleriaren Mundu Eguna

 

VG 10 07 19

 

2018ko urtarrilaren 1ean, Euskadiko biztanle-kopurua 2.180.449 zen; horietatik, 287.274k 15 eta 29 urte bitartean zituzten, alegia, euskal biztanleriaren % 13,7 zen, eta, horietatik, % 50,9 gizona da (146.348) eta % 49,1 emakumea (140.926). 15 eta 29 urte bitarteko kolektiboaren barneko biztanle-egitura aintzat hartuta, bost urteko adin-taldeetan azpibanatuta, banaketa homogeneoa da; izan ere, 15 eta 29 urte bitarteko pertsonak kolektiboaren % 33 da ((95.735 pertsona), 20 eta 24 urte bitartekoak % 31,9 (91.863) eta 25 eta 29 urte bitartekoak % 34,8  (99.676 pertsona).

 

Bihar, osteguna, Biztanleriaren Mundu Eguna da, eta Gazteen Euskal Behatokiak gazteen ordezkaritza nabarmentzen du euskal gizartean. 

 

Lurralde historikoen arabera, Euskadiko 15 eta 29 urte arteko biztanleen
% 51 Bizkaian bizi dira (146.663 pertsona), % 34 Gipuzkoan (97.602 pertsona) eta % 15 Araban (43.009 pertsona).

 

Gazteen indizeak (hau da, pertsona gazteen proportzioa biztanleria osoan) etengabeko jaitsiera izan du Euskadin azken urteotan: 2003an, % 20,2koa zen, eta 2018an, berriz, % 13,2koa. Balio hori dela eta, Euskadiko gazteen indizea Europako eskualdeetako baxuenetako bat da. Kontinente zahartua da Europa; hain zuzen ere, 2017an, 28en EBko gazteen batez besteko indizea % 17,2 zen. Grafikoan ikusten denez, 65 urtetik gorakoen pisuak gora egin du.

 

Bestalde, 15 eta 29 urteko pertsonen eta 64tik gorakoen artean erlazio bat ezartzen badugu, datuek berriro ere erakusten digute gazteek pisu espezifikoa galdu dutela biztanleria osoari dagokionez. 2006an, 96,9 gazte zeuden 64 urtetik gorako 100 pertsonako; 2018an, ratio hori 59,9ra jaitsi da.

 

Datuok eta beste hainbat Gazteen Euskal Behatokiaren Estatistiketan kontsulta daitezke, Demografia eta Populazioaren atalean, hain zuzen ere.