Euskadiko instituzioek ekitaldiak antolatu dituzte Europako Mugikortasunaren Astean

EVE-Donostia.jpg

2019.eko irailak 16

  • Udalek eta foru aldundiek mugikortasun eredu berri baten eta garraiobideetan energia alternatiboak erabiltzeko garrantziaz ohartaraziko dute
  • EEE Energiaren Euskal Erakundeak tokiko erakundeek aste honetan deituko dituzten ekitaldiei bultzada eman die, baita lanerako ibilgailuak erabiltzen dituzten sektore profesionalei ere, euren artean auto elektrikoa ezagutarazteko

Euskal Autonomia Erkidegoko udalek, mankomunitateek eta foru aldundiek hainbat ekintza antolatu dituzte, ondorengo egunetan Europako Mugikortasun Astearen barruan egingo dituztenak. EEE Energiaren Euskal Erakundeak sentsibilizazio ekintza horiek prestatzen lagundu die, etengabe aritzen baita ibilgailu elektrikoaren erabilera zabaltzeko eta garraioan erregai alternatiboak erabiltzeko bulkada ematen.

Aurtengo Europako Mugikortasunaren Astea garatzeko instituzio europarrek aukeratu duten gaia “ibili eta eragin pedalei segurtasunez” izango da eta lelotzat #CaminaConNosotros aukeratu dute. Gai hau aukeratuta, Europar Batasunak azpimarratu nahi izan du oinez edo bizikletaz ibiltzeak onurak eragiten dizkiela osasunari eta ingurumenari. Pertsonak zein salgaiak eramateko garraiobide desberdinen erabilera eta horien konbinazioaren alde egiten duen Europar Batasunarekin bat eginda, E2030 Energia Estrategiak eraginkortasuna areagotzeko, arinago izateko, aurrezteko eta iraunkortasuna bermatzeko bide-orria du bere baitan.  Euskadik 2030 urterako garraiobideen %25 alternatiboa izateko helburua zehaztu du. Berriki onartutako Eusko Jaurlaritzaren Mugikortasun Elektrikoaren Planak, gainera, trenaren erabilera handitu nahi du eta bizikletaz ibiltzeko bideak ugaritu. 2020. urterako 4.800 ibilgailu elektriko matrikulatuta izatea aurreikusi dute.

Hori guztia, jakina, garraio alorrean petrolioaren mendekotasuna gutxitzeko xedez, Euskadin energiaren azken kontsumoan % 37 den arloa. Horri begira, aipatzekoa da EEE Energiaren Euskal Erakundeak kudeatu eta banatu dituen diru laguntzen kantitatea 2019. urtean. Leihatila bakarra gisa, 8,3 milioi eurokoa. Oraindik indarrean daude Moves Plana, 2,1 milioi eurokoa, ibilgailu elektrikoak eta hibridoen salmenta sustatzeari begira, eta Garraio eta Mugikortasun Efizientearen aldeko Inbertsioak Sustatzeko Programa. 1,2 milioi euroko aurrekontua duen programa horren bidez, diruz laguntzen dira honako hauek: ziklomotor elektrikoak, kamioi eta autobus elektrikoak, gas natural eta hidrogenokoen bidezkoak, kamioak gas naturaleraren eraldaketa, material mugikor elektrikoa, gas natural eta hidrogenokoa, birkarga elektrikoa eta erregai alternatiboak, bizikletaren sustapena, energia azterlanak eta proiektu bereziak. Bestetik, jada amaituta dagoen “Euskadiko Renove Plana”ren bitartez, 5 milioi euro eman dira diru laguntzetan.

Jarduerak

Datozen egunetan, herritarrak sentsibilizatzeko eta jabearazteko egingo diren jarduera nagusien artean, nabarmentzekoa da gaur goizean, Donostian, aurkeztu dena. Izan ere, Donostiako Udalak eta EEEk abian jarri dute egitasmo bat ibilgailu elektrikoa ezagutarazteko floten erabiltzaileen artean, lana egiteko, ezinbestean, hirira autoz sartu behar diren profesionalei zuzendua (honekin batera doa argazkia).

Era berean, Bizkaiko Auto Elektrikoaren Erabiltzaileen Elkarteak eskura izango du EEEk utzitako ibilgailu elektrikoa bat, Bilbon egingo den Mugikortasun Astearen barruan erabiliko dena. Horretaz gain, EEE lankidetzan arituko da Bilboko Udalarekin, hiru formazio eta sentsibilizazio ekinaldiren antolaketan. EEEren egoitzan (Bizkaia Plaza eraikina), urrian eta azaroan, egingo diren ekinaldi horiek floten erabiltzaileentzat izango dira, hau da, lana egiteko, ezinbestean, hirian autoz ibili behar duten profesionalentzat.

Aurrekoaz gain, Irun ere erreferentzia gune bat izango da datozen egunetan; izan ere, FICOBA erakusketa azokan  Ekodrive izeneko Ibilgailu Elektrikoaren Azoka gauzatuko da; bertan izango da euskal energia agentzia, banatzen dituen diru laguntzez informazioa ematen eta material dibulgatiboa zabaltzen, hain zuzen ere. Horrekin batera, eta bizikleta garraio moduan bultzatzeko ideiari eutsiz, EEE elkarlanean jardungo da Irungo Udalarekin, datorren igandean, irailak 22, ospatuko den Txirrindularien Martxan parte hartuz. Hala, bizikletaren erabileraz sentsibilizatzeko informazio materiala eskura jarriko du bertaratuko diren pertsonen artean.