Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2020ko kartelaren lehiaketaren irabazlea
Maddi Urangak irabazi du 2020ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako kartelaren lehiaketa.

Saria:
Saria joan-etorriko hegazkin bidaia bat da Hego Amerikako *herrialde batera.
* Irabazleak bidaia aukeratzeko beta izango du, 2020an Lankidetza programa bat egingo den Hego Amerikako herrien artean. Norberak bere kabuz egiteko bidaia izango da eta joan- etorriko hegazkin txartela izango da saria. Joan den urteetako herrialdeak honako hauek izan ziren: Bolivia, Kolonbia, Ekuador, El Salvador, Guatemala, Haiti, Honduras, Mexiko, Paraguai, Peru.
Noiz erabili saria:
Bidaia txartela 2020ko azaroaren 30era arte erabiltzeko izango da, joan etorriko egunak irabazleak hautatu ahal izango dituelarik.
Zalantzak argitzeko: Lehiaketaren inguruko argibideren bat eskuratzeko bidali posta elekroniko bat gazteaukera@gmail.com helbidera.