Euskadik hasiera eman dio Famili Nekazaritzarako Hamarkadari

frm.jpg

2019.eko abenduak 05

Munduko Landaguneak Famili Nekazaritzarako Hamarkadaren hasiera Euskadin ospatu du gaur, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, hasiera eman dion jardunaldian. Ekitaldi honetan, euskal erakunde publikoetako, ikerketa-zentroetako, unibertsitateetako, kooperatibetako, nekazaritzako sindikatuetako, elkarteetako eta gizarte zibileko beste erakunde batzuetako ordezkariak bilduko dira. Hauen partaidetza garrantzitsua izango da Euskadi mailan hamarkada arrakastatsua izateko.

Jardunaldian Euskadiko Famili Nekazaritzaren Eskualde Batzordea sortzeko proposamena partekatzeko aukera eman da. Batzorde horrek Famili Nekazaritzarako Hamarkada Euskadin ezartzeko eragile ugari bilduko ditu eta ekintzak diseinatuko ditu.

Aurten hasi da Nazio Batuen Famili Nekazaritzarako Hamarkada 2019-2028, Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2017ko abenduaren 20an ofizialki onartutakoa (A/RES/72/239). Famili Nekazaritzarako Hamarkada munduko nekazari familiarren bizitza hobetzeko eta etorkizuna ziurtatzeko aukera paregabea da, Garapen Iraunkorreko Helburuak betetzen lagunduz.

Inaugurazioren ondoren, Munduko Landagunearen Zuzendari-ondokoak, Laura Lorenzok, Famili Nekazaritzako Hamarkadaren prozesua mailan globalean eta Euskadin azaldu du. Gero, Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar politiketako zuzendariak, Jone Fernandez-ek gazteak eta emakumeak famili nekazaritzan gaiari buruzko maahai-ingurura moderatu du.