Euskadik Genevan asilo-gaian politika erantzunkideen buru diren estatuz azpiko gobernuen eginkizuna sustatu du

2019.eko abenduak 17

  • Eusko Jaurlaritza gonbidatu dute Global Refugee Forum-era, errefuxiatuen harrera- eta integrazio-gaian duen esperientzia azaltzera
  • “Migrazio-erronkaren erantzunari erantzunkidetasunetik eta lankidetzatik heldu behar zaio. Europako erakundeek lidergo-eginkizuna hartu behar dute beren gain”
  • Lau adibidek erakusten dute Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa: Babes Komunitarioaren esperientzia, Share proposamena, Migraziorako Euskal Gizarte Ituna eta Aita Mari
  • Ideia batek asilo-arloan harrera- eta integrazio-politiketan inplikatuta deauden estatus azpiko gobernuek duten eginkizuna laburtzen du: Konpromiso bat eskatu eta eskaintzen dugu

Jonan Fernández Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiak eta Monika Hernando Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariak, gaur eta bihar, Global Refugee Forum-en parte hartuko dute. Goi-mailako topaketa horren lehen edizioa da; topaketa ACNURek eta Suitzako Gobernuak antolatu dute, eta Turkiak, Alemaniak, Etiopiak eta Costa Ricak deitu dute, Nazioen Jauregian, Genevan (Suitza)

Topaketaren hasieran, Jonan Fernandezek honako hau esan du: “Eusko Jaurlaritza topaketa honetara gonbidatu dute, errefuxiatuen harrera- eta integrazio-arloan duen esperientzia azaltzera. Hori horrela nabarmendu du bi mezutan jarriko duela enfasi berezia.

Lehenik, “erantzunkidetasun-printzipioa defendatzea eta elkarlanean oinarritzen diren politikak antolatzearen alde egitea. Errealitate horren erantzunari lankidetzaren logikatik baino ezin zaio heldu”. Fernandezen iritziz, “Europako erakundeek lidergo-eginkizuna hartu behar dute beren gain. Europako legegintzaldi honen hasieran, presidentetzak migrazio-gaiari gako horretatik heltzeko adierazi zuen borondatea bultzatu genuen”.

“Bigarrenik –esan du Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiak–, estatuz azpiko gobernuen eginkizuna sustatu eta defendatu nahi dugu; Euskadin gertatzen den bezala, politika erantzunkide eta konprometituen buru dira asilo-arloan. Erakunde horiek ari gara nazioarteko babesaren eskatzaile edo onuradunen benetako harrera- eta integrazio-arloaren gainean lanean”.

Errefuxiatuen harrera- eta integrazio-arloko esperientzia dela eta, Jonan Fernandezek foro honetan Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa erakusten duten lau adibide azaldu ditu:

Babes Komunitarioaren euskal esperientzia pilotua; proiektu horregatik gonbidatu dute Eusko Jaurlaritza Global Refugee Forum honetan parte hartzera. Gizarte zibileko boluntarioen inplikazioaz eta autoantolaketaz garatzen den harrera- eta integrazio-eredua.

Share proposamena, migrazio-erronkaren aurrean erantzunkidetasun-printzipioa aplikatzeko pentsatua. Ahaleginaren banaketa bat iradokitzen du, hiru parametrotan oinarrituta: aberastasuna (% 50eko intzidentzia), biztanleria (% 30ekoa) eta langabezia-indizea (% 20koa).  Proposamen hori Euskadi, Estatuan eta Europan aurkeztu da.

Migraziorako Euskal Gizarte Ituna. Azaroaren 30ean, euskal erakunde guztiek eta ia gizarte-erakunde guztiek ituna sinatu zuten; horren bidez, diskurtsoa eta konpromiso-esparrua partekatzen dute, elkarlanean oinarrituta migrazio-erronkari aurre egiteko. Baita xenofobiari eta populismoari aurre egiteko ere. Itunaren izenburua “Jaso nahiko genukeena eskaintzea” da.

Aita Mari, erreskate humanitarioko euskal itsasontzia mediterraneoan. Haren proiektuak eta gauzatzeak Eusko Jaurlaritzaren eta gizartearen ekonomia- eta erakunde-inplikazio handia izan dute. Gizarte-lankidetza publiko aktiboaren beste adibide bat gehiago da.

Amaitzeko, Jonan Fernandezek esaldi batean laburbildu du honako ideia hau: “ideia batek asilo-arloan harrera- eta integrazio-politiketan inplikatuta gauden estatus azpiko gobernuok dugun eginkizuna laburtzen du: Konpromiso bat eskatu eta eskaintzen dugu.