Espainiako Turismo Kontseiluko Batzorde Exekutiboaren ordezkari hautatua izan da Euskadi

isabel_mincotur.jpg

2019.eko urriak 01

Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak antolatutako Turismoaren Batzorde Sektorialean parte hartu du Turismo eta Merkataritzako sailburuorde Isabel Muelak.

 Turismoaren Batzorde Sektorialaren osoko bilkurak, gaur Madrilen izandakoak Autonomia Erkidegoetako ordezkariekin eta Turismoko Estatu Idazkari Isabel Oliverrekin, berritu egin ditu gaur Autonomia Erkidegoetako ordezkariak Espainiako Turismo Kontseiluko Batzorde Exekutiboan (CECET), eta Euskadi eta Kanariak izan dira hautatuak, besteren artean.

Turismoaren Batzorde Sektorialak Brexitaren inpaktuari buruz jardun du, baita beste gai batzuen turismoko estatistikak hobetzeko 'big data'-ren erabilerari buruz ere.

Bestalde, koiuntura turistikoa eta urtearen azken hiruhilekorako aurreikuspenak aztertu dira, baita Klima Aldaketara Egokitzeko Plan Nazionala 2021-2030.

Sailburuordeak Euskadiren lerro estrategikoak eta lorpenak azaldu ditu, Agenda 2030eko garapenerako helburuekin lerrokatuak. Batzordeak, amaitzeko, Euskadi hautatu du kide izateko Espainiako Turismo Kontseiluko Batzorde Exekutiboan (CECET): Ministerioko aholkularitza eta kontsultarako organo kolegiatu bat. Muela sailburuordeak “esker ona” adierazi du Euskadirekiko eta Kanariekiko erakutsi duten konfiantzagatik Batzorde horretan Autonomia Erkidego guztiak ordezkatzeko, eta “Euskadiko turismo iraunkorraren eta lehiakorraren alde egiten den lana” nabarmendu du.