Esleipen zuzenak egingo dira 2 promozio berritan. Bilbao-Bolueta 190 BOE eta Barakaldo-Labe Garaien etorbidea 72 BOE.
Argitalpen-data:
2019ko apirilaren 1ean, VISESAk esleipen zuzena egingo du Bizkaiko 2 promozio berritan: Bilbao-Bolueta 190 BOE eta Barakaldo-Labe Garaien etorbidea 72 BOE.
Eraikitze fasean dauden promozio horiek hemen kokatuta daude:
190 BOE Bilbo: Boluetako auzoan. Bilboko hiri garapen berriko gune batean, berdeguneekin, Nerbioi ibai-ertzetik pasealeku bat. Garraio publikoa du inguruan: metroa, trena eta autobusa.
Promozio hau 2-3 logela dituzten etxebizitzez osatuta dago eta haien azalera erabilgarriak 58,33 m2 eta 88,94 m2 artean daude. 2 logela dituzten etxebizitza egokituak ere baditugu. Sukaldeak altzari altu zein baxuak eta etxetresna elektrikoak ditu. Etxebizitza, garajea eta trastelekua, dena 137.100 euro eta 191.400 euro artean, BEZa barne. Erabateko jabetzaren salmenta-araubidea da. EB2-1280/17-LE-000
Etxebizitzak emateko aurreikusitako epea: 2020ko 3. hiruhilekoa
72 BOE Barakaldo: Promozioa Bizkaiko Labe Garaien etorbidean dago, 2,3 eta 4 gelako etxebizitzak ditu, eta haien azalera erabilgarriak 58,71 m2 eta 110.24 m2 artean daude (3 logelako etxebizitza egokituak). Sukaldeak altzari altu zein baxuak eta etxetresna elektrikoak ditu. Etxebizitza, garajea eta trastelekua, dena 119.900 euro eta 189.500 euro artean, BEZaren % 10 barne. Salmenta araubideak azalera eskubidea barnean hartzen du. EB2-1118_17-LC-000
Etxebizitzak emateko aurreikusitako epea: 2021eko 4. hiruhilekoa
Etxebizitza babestu bat eskuratzeko baldintzak bete behar dituzten interesdunek Visesaren Bizkaiko bezeroentzako arreta bulegora jo behar dute BOE bat esleitzeko eskaera aurkezte aldera, beharrezkoa den dokumentazioarekin batera.
VISESA Bizkaia: San Bizente kalea, 8-behea (sarrera Uribitartetik)
Bilbo Tel.:94 661 26 20
Ordutegia: Astelehenetik ostegunera: 08:30 - 14:00 eta 15:00-16:30. Ostirala: 8:30-14:00
Etxebizitza eskatzeko inprimakia.
Baldintzak eta dokumentazioa BOE
- Informazio gehiago – Bolueta – Bilbo 190 BOE (B-046)
- Informazio gehiago – Barakaldo – Avda. Altos Hornos 72 vpo (B-086)