Eskolarteko Kirol Jokoen finalak Santurtzin izango dira aurten, asteburu honetan eta hurrengoan

Eskolarteko2.jpg

2019.eko maiatzak 23

Asteburu honetan eta hurrengoan 12 eta 14 urte bitarteko 2.500 gazte inguruk parte hartuko dute Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen finaletan. 38. edizioa da aurtengoa eta Santurtzin izango dira finalak. 

Aurten honako modalitate hauek izango dira: atletismoa, tenisa, mahai tenisa, futbola, errugbia, karate, eskubaloia, areto futbola, saskibaloia, gimnasia erritmikoa, aerobika, xakea, euskal pilota, txirrindularitza, boleibola, igeriketa eta hondartza boleibola

Informazio guztia, hemen.