Erosi tokiko saltokietan, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko kanpainaren mezua tokiko merkataritza "salbatzeko"

19B9DC37-7CB3-4F6F-BD74-A153D46C1C3F.jpeg

2019.eko urriak 10

“Salba ditzagun sentsazioak, ilusioa, kalez kale ibiltzeko gogoa eta ohitura onak. Galzorian, salba dezagun merkataritza, erosi tokiko saltokietan” dira tokiko merkataritzaren balioa nabarmentzeko kanpaina berriaren lemak.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Pérez Ezquerrak gaur aurkeztu du tokiko merkataritzak duen balioa nabarmentzeko kanpaina, bertan parte hartu duten merkatariak lagun zituela merkataritzako sektore desberdinak ordezkatzen: Murgiako Echebarria okindegia; Santurtziko Urra burdindegia; Donostiako Lagun liburu-denda eta Laguardiako M35 Moda jantzi-denda.

Sailburuak azaldu duenez, merkataritza aurre egiten ari zaion eszenarioan elkartu egiten dira kontsumo-ereduen aldaketak, globalizazioaren inpaktua eta merkataritza elektronikoaren zabalkuntza. “Hurbileko merkataritza, beraz, birmoldaketa-prozesu batean da, aldaketen une batean, non erabakiak hartu behar izango diren etorkizunari baliabide onenekin aurre egiten laguntzeko. Baina ez dugu beldurrik izan behar, hor baitago gainera aurrera egiteko aukera”.

Izan ere, BPGan merkataritzak duen pisua egonkor mantendu da azken urteetan; % 11 ingurukoa izan da eta 137.000 dira Gizarte Segurantzara afiliatuak.

“Hurbileko merkataritzak oso leku nabarmena du, galdu behar ez duena, merkataritza elektronikoak lortu ez duen balioa dakarrelako berekin. Aintzat hartu beharra dago erosleek atera, sozializatu eta momentu atsegin bat izan nahi dutela erosketak egin behar dituztenean. Transakzio kontu bat ez ezik, harreman kontu bat ere bada”.

Eta zentzu horretan fokatzen da kanpaina, esan du sailburuak, “zeren eta kontsumitzaile garen aldetik askatasuna eta erantzukizuna baitugu nola eta non kontsumitzen dugun aukeratzeko. Eta hori egitean, erabakitzen ari gara zer mundu eraiki nahi dugun, zer gizarte-motatan bizi nahi dugun”. “Gure esku dago saltoki txikiak salbatzea. Gutako bakoitzak berpiztu dezakegu eta horrekin gure kaleak bizitzaz blaitu”.

Tokiko merkataritzaren balioa nabarmentzeko kanpaina

Kanpaina urrian eta azaroan zehar hedatuko da, Gabonak iritsi aurretik. “Galzorian” ideian oinarritua, ohiko euskarriez gain "spotak, iragarkiak irratian, prentsan eta kaleetan" web orri bat sortu da tokiko merkataritzaren aldeko sinadurak biltzeko; herritarrak inplikatzeko modu bat, eta hurbileko merkataritza salbatzea gure esku dagoelako erakustekoa.

Keinu sinboliko bat da, hurbileko merkataritzak adierazten duen guztia azpimarratzen duena: hurbiltasuna, iraunkortasuna, enpleguaren sorkuntza, dibertsitatea, berrikuntza, segurtasuna eta ongizatea. “Galdu egingo liratekeen elementuak gure merkataritza galtzen uzten badugu”.

 

https://salvemoselcomercio.eus/