Erkoreka eta Zupiria Labayru Fundazioaren Derioko Udako Euskal Ikastaroen 50. urteurren ekitaldian izan dira

20191022_185931.jpg

2019.eko urriak 22

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkoreka eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiria Labayru Fundazioaren Derioko Udako Euskal Ikastaroen 50. urteurrena ospatzeko ekitaldian izan dira.

Euskera dantzan: hik eta nik, guk” lelopean egin da ekitaldia Bilboko BBK aretoan eta Labayru Fundazioak gonbidatuta agintariak, euskalgintzako eragileak, laguntzaileak, lagunak, ikasleak ,irakasleak eta babesleak batu dira. 

Ekitaldian, halaber, Labayru Fundazioak aitortza egin nahi izan die bere lana babesten duten erakundeei, tartean, Eusko Jaurlaritzari.