Erkoreka eta San José Frantziako Errepublikaren eguna ospatzeko harreran izan dira

Irekia__5_.jpg

2019.eko uztailak 12

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkoreka eta Lan eta Justiziako sailburu María Jesús San José Bilbon  Frantziak duen kontsul orokorrak, Sameh Safty-k, gonbidatuta, Frantziako Errepublikaren Jai Nazionala dela eta antolatutako harreran izan dira.

Ekitaldia, Bilbon, Sociedad Bilbaínaren egoitzan egin da eta bertan izan dira, besteak beste, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Bizkaiko Batzar Nagusietako agintariak ere.