Erandioko Udalak eta Gogorak Antonio Fernández eta Josu Murueta oroitu dituzte, 1969an, Polizia Armatuaren tiroz hilak

WhatsApp_Image_2019-10-31_at_18.41.12.jpeg

2019.eko urriak 31

Gaur arratsaldean, Erandioko udaletxeko osoko bilkuren aretoan, Antonio Fernández eta Josu Murueta oroitzeko eta omentzeko ekitaldia egin da, Polizia Armatuak tiroz hil zituela 50 urte bete direnean.

Erandioko alkateak, Aitziber Olibanek eta Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariak, Aintzane Ezenarrok, familiek aurre egin behar izan dioten babesgabetasunaz hitz egin dute, eta Antonio Fernandezen eta Josu Muruetaren memoria gordetzeko eta zaintzeko konpromisoa hartu dute, Euskadiko historian merezi duten lekuan. Era berean, hurrengo belaunaldiek, inoiz gertatu behar ez zen eta errepikatu behar ez den, akatsa eta izugarrikeria ezagutu dezaten lan egiteko konpromisoa agertu dute.