Elhuyarren itzultzaile automatiko eleaniztuna, doan ordenagailu eta mugikorretarako

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Gaurtik aurrera, erabilgarri dago Elhuyarren itzultzaile automatiko eleaniztuna, doan, ordenagailu eta mugikorretarako: itzultzailea.eus. Adimen artifizialean eta sare neuronaletan oinarritutako punta-puntako teknologia oinarri hartuta, Euskal Herriko hiru hizkuntza nagusiak (euskara, gaztelania eta frantsesa) eta katalana eta galegoa dakizkien itzultzaile automatiko bat garatu du Elhuyarrek, eta gizartearen eskura jarri du, doan.
Elhuyarren itzultzailea itzultzailea.eus webgunean erabil daiteke, edo aplikazioa mugikorrera deskargatuta. Bai batean eta bai bestean, bost hizkuntza hauen arteko itzulpenak egin daitezke: euskara, gaztelania, frantsesa, katalana eta galegoa. Horretarako, aski da testua dagokion tokian idaztea, emaitza zer hizkuntzatan nahi dugun aukeratzea eta ¿Itzuli¿ botoia sakatzea.