ELAko gaixoek diseinatutako Zainketa integralen Mapa, Luzon Fundazioarena

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

Argitalpenaren portada

Francisco Luzón Fundazioak Alboko Esklerosi Amiotrofiko gaixotasuna dutenen partaidetzarekin, diseinatutako Zainketen Mapa integrala argitaratzen du, gaixotasunaren etapa bakoitzean zaintza-beharrak deskribatzeko.

Helburua

Zainketen Maparen helburua honako hau da: ELA gaixotasunak gaur egun, Espainian duen zaintza-eredua pazienteen ikuspegitik aztertzea, haien esperientzian eragina duten funtsezko alderdiak identifikatzeko eta ELA duten gaixoentzako zainketa sozio-sanitarioen zirkuitu integratu ideala garatzen lagunduko duten soluzio edo hobekuntza batzuk proposatzeko, hainbat agertokitan.

 

Metodologia

Mapa hau burutzeko, Luzon Fundaziotik egin zen:

  • Abiapuntuko egoeraren azterketa, autonomia-erkidegoetako asistentzia-giden berrikuspen bibliografikoaren, Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioaren estrategiaren eta Luzón Fundazioaren argitalpenen bidez.
  • Galdera-sorta bat diseinatzea eta elkarrizketa kualitatiboak egitea pazienteekin eta senideekin, ELA gaixotasuna eta/edo haren zaintzaileen behar ase gabeak eta eskariak identifikatzeko gizarte- eta osasun-zerbitzuen esparruan, eta, horrez gain, pazienteek laguntza teknikoak eta gizarte-laguntza jasotzeko dituzten ohiko bideak eta oztopoak aztertzea.
  • Ondoren, "Ibilbide egokia" egitea eta kontrastatzea, pazienteekin eta zaintzaileekin elkarrizketak eginez. ?
  • Gaixotasunean adituak diren profesionalekin kontrastatzeko, tailerrak egiten diren bitartean, Design Thinking-en esparrua erabiliz eta gaixorik dauden  2 pertsonen bi arketipo (ikus eranskina) erreferentzia gisa hartuz.
  • Eta azken kontraste bat, Aholku Batzorde sozio-sanitarioarekin.

 

Emaitzak: proposamen integral bat

Luzón Fundazioak egindako ibilbideak,  gizarte-zerbitzu eta -zainketekin osatu nahi ditu ibilbide klinikoak, modu integralean, eta ELA gaixotasunak eragindako gaixoen eta familien premiei erantzun ahal izatea, autonomia-erkidego bakoitzean egokitu ahal izateko.

Beraz, emaitza diziplinarteko zaintza-plan gisa aurkezten da: paziente jakin batzuentzako espero diren esku-hartzeen, mugarrien eta emaitzen sekuentzia ideala identifikatzen da, arreta-maila eta -esparru desberdinen arteko koordinazioan eta jarraitutasunean oinarritutako lankidetzako eta diziplinarteko arreta-eredu batetik abiatuta.

 

Gai honi buruzko argibide gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Luzon Fundazioak ELA gaixotasuna duten pertsonekin batera diseinatutako Zainketa integralen Mapa (2019argitalpena.