Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak tokiko merkataritza bultzatzeko laguntzak atera ditu Altza, Intxaurrondo, Mirakruz- Bidebieta

Argitalpen-data: 

Lanbide.

200.000 euro jarriko ditu establezimenduak modernizatzeko eta saltoki berriak irekitzeko; 5.000 €-ra bitarteko laguntza eskura daiteke. Jarduera ekonomikoa eta komertziala, hiri-ehuna suspertzea, enpresa berriak sortzea eta saltoki berriak irekitzea sustatzeko helburuarekin, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bitartez, laguntza-programa bat ireki du establezimenduak modernizatzeko eta berritzeko eta saltoki berriak eta hurbileko zerbitzu pertsonalak irekitzeko Donostiako Ekialdeko auzoetan: Altza, Intxaurrondo, Mirakruz-Bidebieta eta Egia.

Ekonomia Bultzatzeko zinegotzia den Ernesto Gascok ondorengoa adierazi du: ¿laguntza horien bitartez, hurbileko merkataritza biztanleen kontsumo-ohituren aldaketetara egokitzea nahi dugu, eskaintza erakargarriagoa eginaz. Modu horretan, txikizkako merkataritzari erreminta berriak eskaintzen dizkiogu lehiakorragoa izan dadin.

Informazio gehiago