Ekainaren 19ra arte egongo da zabalik "Kontsumobide Jolasean" programan izena emateko epea

school-1974369_1920.jpg

2019.eko ekainak 04

Kontsumobidek Donostian antolatutako hiri-udalekuetan izena emateko epea datorren ekainaren 19ra arte egongo da zabalik. Programa hau 5 eguneko 4 alditan garatzen da: ekainean 24tik 28ra eta uztailean 1etik 5era, 8tik 12ra eta 15etik 19ra, kasu guztietan goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00etara.

6 - 12 urte bitarteko haurren artean kontsumo arduratsua sustatzea da “Kontsumobide jolasean” programaren helburua, eta horretarako jolas-dinamikak eta jarduera ludikoak erabiltzen dira. Donostian garatzen da, Kontsumobideren Prestakuntza eta Informazio Gunean (Zarategi pasealekua 82-84 atzealdea, Intxaurrondo auzoa). Hiri-udaleku hauek doakoak dira eta hamaiketakoa hartzen dute barnean; komeni da nabarmentzea euskaraz direla. Astearen egun bakoitzean gai desberdin bati heltzen zaio: motxila, elikadura, bidaia, eguzkia, eta internet eta argazkilaritza.

Plazak mugatuak dira eta izen-ematea telefonoz, 643 02 25 90, edo posta elektronikoz, formacion-gipuzkoa@kontsumobide.eus, egin behar da. Informazio gehiago gure webgunean: www.Kontsumobide.eus.