Eibarko Ospitaleak Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatuko dituen bi egoitza-unitate soziosanitario izango ditu

eibar_02.jpg

2019.eko abenduak 09

GFAk espazio hori beteko du, Osasun Sailarekin sinatu duen akordio baten ondorioz; akordio horrek erakusten du bi euskal erakundeek eremu soziosanitarioan erakundeen artean lankidetzan jarduteko duten konpromiso irmoa

Nekane Murga Osasun sailburuak eta Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusiak gaur goizean Eibarko ospitalea bisitatu dute, zehazki, ospitaleko hirugarren solairua; bertan 2020an, bi egoitza-unitate soziosanitario egongo dira, Osasun Sailaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko akordioaren ondorioz.

Unitate soziosanitario horiek Eibarko Ospitaleko hirugarren solairuan daude. Zenbait motibo tarteko, osasun- eta gizarte-zaintzak aldi berean behar dituzten pertsonei emango dizkiete arreta eta laguntza, Nekane Murga Osasun sailburuak nabarmendu duenez. Sailburuak Gipuzkoako Foru Aldundiarekiko koordinazioaren garrantzia nabarmendu du, Euskadin kalitateko arreta soziosanitarioari eusteko konpromiso irmoaren ondorioz. Akordio horren bidez, “beste urrats bat gehiago eman dugu euskal erakunde guztiok ematen dugun arreta soziosanitarioa hobetzeko dugun baterako estrategian”, esan du.

Horretarako, eta konpromiso horrekin, Osasun sailburuaren hitzen arabera, Eusko Jaurlaritzak jarraituko du herritarrei garapen- eta bilakaera-eredua eskaintzeko beharrezko jarduketak ezartzen; eredu horretan osasuna politika guztien parte izango da. Halaber, jarraituko du berdinzaleagoa eta solidarioagoa den gizartearen eraikuntzan laguntzen eta, horretarako, biztanleen zahartzeari, kronikotasunari eta mendekotasunari eta haiek dakartzaten behar soziosanitarioen sorrerari arreta ematen.

Bestalde, Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusiak baieztatu du instalazio berrien ondorioz, zerbitzu soziosanitario hori Debabarreneko eta Debagoieneko eskualdeetara “zabalduko” dela, eta horregatik dela “esanguratsua lurralde-orekaren ikuspuntutik”. Gaur egun, Gipuzkoak 100 plaza ditu, honela banatuta: Donostia (73 plaza Donostiako Gurutze Gorriaren Ospitalean) eta Zumarraga (27 Argixao egoitzan); haiei Eibarko bi unitateak gehitu behar zaizkie orain. “Gipuzkoa irmoki ari da lurralde osoan gizarte-zerbitzuen modernizazioaren aldeko apustu egiten; horretarako, egungo gizartearen beharrei erantzuten die eta etorkizunerako prestatzen ari da, pertsona guztientzako ongizatea eta arreta duina bermatzeko”, esan du amaitzeko.

Bi egoitza-unitate soziosanitarioak Eibarko Ospitaleko hirugarren solairuan egongo dira, eta 2.500 koadroko azalera izango dute; bien artean, 50 plaza inguru izango dituzte. Unitate horiek aldi baterako laguntza-baliabideak dira. Horrek esan nahi du pertsona batzuen kasuan ezin dela ziurtatu beren etxean eta adinekoentzako egoitza batean aplikazio eta ikuskaritza egokia egiten zaienik, beren gizarte- eta familia-egoeraren ondorioz. Egoitza-unitate soziosanitario horietan, aldi baterako beharrezko dituzten prestazioak emango zaizkie, harik eta beren egoera hobetu arte.

Helburuak dira gaitasun funtzionalen hobekuntza sustatzea eta ospitaleratutako pazienteei arreta ematea, nahiz eta alta klinikoko egoeran egon, izan ere, arreta hori ezin da gauzatu, hainbat motatako motibo soziosanitario tarteko.

 

EGOITZA-UNITATE SOZIOSANITARIOEN EZAUGARRIAK

Egoitza-unitate soziosanitarioen ezaugarriak –Eibarko Ospitalean egongo direnenak, besteak beste– honako hauek dira:

  • Denbora mugatu batez osasun- eta gizarte-arretarako beharrak aldi berean dituzten pertsonei aldi baterako arreta emateko ekipamenduak izatea.
  • Ospitale-unitateen eta gizarte-zerbitzuen zorroko zentroen (gerontologikoak, desgaitasunekoak, osasun mentalekoak) arteko tarteko baliabideak izatea, ekipamendu bereziak izatea, bai baliabide materialak, bai giza materialak, gizarte-zerbitzuen zorroko zentroek baino goragoko mailakoak.
  • Arreta jasoko duten petsonen osasun- eta gizarte-beharrei erantzungo dieten prestazioak eskaintzea eta, horretarako, arreta integrala ematea eta diagnostiko medikoarekin eta sozialarekin lotuta dauden zerbitzuen antolamendua izatea. Beraz, arreta hori osasun-baliabide baten eta gizarte-baliabide baten arteko tarteko laguntza-mailari dagokio.
  • Aldi baterako pertsonak hartzeko ekipamendu bereziak izatea, pertsona horien autonomia pertsonalaren maila hobetzeko edo hari eusteko, irabazi funtzionala eskuratzeko, erizaintzako zaintzak jasotzeko, haien osasuna bultzatu eta sustatzeko eta etxerako edo gizarte-ekipamendua lekualdatzeko gizarte-laguntzak bideratu eta kudeatzeko.