EHAAk kaleratuta, zabalik da IVAP-ek hirigintzaren inguruan duen prestakuntza-ikastaroko ikasleentzat sortu dituen bost bekaren deialdia

EVETU.png

2019.eko ekainak 13

  • Baliabide ekonomiko murriztuak dituzten ikasleentzako hiru beka dira eta ikasle bikainentzako beste bi
  • Guztira, 13.900 euro banatuko dira beketan. Eskabideak aurkezteko epea bihar hasten da eta hilabetekoa izango da 

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak, EHAAk, gaur, “EBAZPENA, 2019ko ekainaren 4koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena, zeinaren bidez «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLV (45) Ikastaroa (2019-2020)» egiteko bost matrikula ordaintzeko bost beka iragartzen baitira. Aipatutako ikastaroa IVAP-Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen mendeko LHIEE Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak antolatu du kaleratu du. Horrela, bost matrikularen gastuak ordaintzeko bost bekaren deialdia zabaldu da, “Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLV. Ikastaroa (2019-2020)” egiteko. EVETU - Lurralde eta Hiri Antolaketarako Euskal Eskolak antolatzen du; eskola Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) mendekoa da. Deialdiaren helburua da lurraldearen antolamenduarekin eta hirigintzarekin zerikusia duten arloetan diharduten pertsonen prestakuntzari eta birziklapenari bide ematea.

Aurreko edizioetako esperientziak bi errealitate erakusten ditu. Alde batetik, ikasle izan daitezkeenei laguntza ekonomikoa emateko eta bideratzeko beharra, ikastaroa egin ahal izateko. Bestetik, goi-errendimenduko ikasleen eta bikaintasun akademikoko ikasleen arteko sustapena, beren prestakuntza hirigintzara bideratzeko. Horrela bada, bi matrikula-beka mota ezartzen dira:

  1. Baliabide ekonomiko murriztuak dituzten ikasleentzako hiru beka
  2. Historial akademiko bikaina duten ikasleentzako bi matrikula-beka

Guztira, IVAPek 13.900 euro bideratuko ditu beketara, alegia, 2.780 euro bost matrikula-beka horietako bakoitzerako. EVETU - Lurralde eta Hiri Antolaketarako Euskal Eskolak kudeatuko du haren esleipena eta segimendua.

Bekak hilabeteko epean eskatu ahalko dira eta izapide guztiak tramitazio elektronikoaren bidez egin beharko dira. Eskabideak “Sariak eta laguntzak” atalean egingo dira, IVAPen egoitza elektronikoan www.ivap.euskadi.eus. Deialdia IVAPen “2019ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoan sartzen da.