EEMB Liburu Osagarriaren euskarazko bertsioa Europako Kontseiluaren webguneetan ere eskura

Argitalpen-data: 

2020an ingelesez eta frantsesez argitara emandako Europako Markoaren Companion volume delakoaren euskarazko bertsioa, Hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzia Marko Bateratua. Liburu osagarria bi eratan eman du argitara HABEk 2022ko irailean: paperezko formatuan eta formatu digitalean.

Orain, baina, Europako Kontseiluaren webguneetan ere dago eskura liburua:

Markoari berari dagokion orrialde orokorrean (leiho berri batean irekitzen da) frantses, arabiera, italiera, turkiera eta espainierazko bertsioekin batera dago eskura euskarazko bertsioa.
Europako Kontseiluak duen online liburudendan (leiho berri batean irekitzen da), doan eskura daitekeen baliabide gisa