Durangoko Azokaren 54. edizioaren kartela aurkeztu da

Azoka.jpg

2019.eko urriak 29

Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordeak parte hartu du Durangoko Azokaren 54. edizioaren aurkezpenean. Prentsaurrekoa Durangoko Andra Mari elizaren arkupean egin da eta, bestek beste, abenduan egingo den edizioaren kartela aurkeztu dute. Aurtengo edizioa abenduaren 5ean hasi eta 8ra arte luzatuko da.

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak diruz laguntzen du Durangoko Azoka, 150.000 euroko diru-laguntza izendunarekin.

Informazio guztia, esteka honetan.