Dirulaguntza zuzena Musikaldia 2019 euskadiko musika eskolen festari (Gobernu Bilera 2019-12-17)

fotoconsejo.jpg

2019.eko abenduak 17

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, Alegria-Dulantziko Udalari 23.000 euroko dirulaguntza zuzena ematea. Dulantzi Musika Eskolaren titular den heinean, laguntza hori 2019ko Musikaldia festak eragindako gastuak ordaintzeko erabili beharko du Alegria-Dulantziko Udalak.

Euskadiko ia ehun musika eskoletatik 66 batzen dituen EHME - Euskal Herriko Musika Elkarteak, bi urterik behin ospatzen du Musikaldia deritzon festa. Hainbat herritako irakasle zein ikaslerentzako bilgune ere bihurtzen den festa hau antolatzeaz musika eskola bat arduratzen da, bi urterik behin. 2019ko Musikaldiaren antolaketaz –joan zen maiatzean burutu zen- Alegria-Dulantzi Udal Musika Eskola arduratu zen. 

Hezkuntza Sailak gogotsu babesten ditu, bai musika eskolek egiten duten lana (egun 30.000 neska-mutil gazte ari baitira horietan musika ikasten), eta baita Musikaldia festa ere. Horregatik, jai egun hori antolatzeak sortzen dituen gastuen finantzaziorako ekarpena egiten du.