Dionisio Aretxabala Getxoko hilerrian hobiratua izan da

Argitalpen-data: 

Frankismoak errepresaliatutako pertsona honen gorpuzkia Cadizetik ekarri da

Dionisio Aretxabala Getxoko hilerrian hobiratua izan da

Aretxabala familiak Getxoko hilerrian hobiratu du Dioniosio Aretxabalaren gorpuzkia Imanol Landa alkateak, Aintzane Ezenarro Gogoraren zuzendariak eta inguruko memoria historikoko elkarteetako kideek lagunduta. Dionisio Aretxabala Cadizeko presondegian hil zen 1939an eta orain, behin Andaluziako Juntaren Memoria Demokratikoaren zuzendaritzak bultzatutako ikerketak bere gorpuzkia lokalizatu eta identifikatzea ahalbidetu duenean, Cadizetik Getxora ekarri da bertan hilobiratzeko.

Hobiratu aurretik hitza hartu dute José Luis Gutiérrezek, Cadizeko historialariak eta Antton Azkargortak, Dioniosioaren senideak, ikerketaren berri emateko eta Dionisio Aretxabala oroitzeko.

Dionisio Aretxabala

Dionisio Aretxabala Cadizera iritsi zen 1938. urte amaiera eta 1939. urte hasiera artean eta, ezagutzen ez diren arrazoiak tarteko, hiriko presondegian sartu ostean, urte bereko apirilean bere buruaz beste egin zuen, familiari garai hartan jakinarazi zitzaionaren arabera. Ordutik, bere gorpuzkia Cadizeko hilerrian zegoen hobiratuta baina, Udalak 1992an, hilerria isteko erabakia hartu zuen eta horren harira, Andaluziako Juntaren Memoria Demokratikoko zuzendaritzak hilerriko gorpuzkien ikerketa egiteko eskatu zion Udalari. Ikerketa horri esker jakin da Dionisio Aretxabalen gorpuzkia non zegoen, identifikatu egin da eta azkenik, familiari itzuli.