Deustuko Unibertsitatearekin sinatutako kontratu-programaren 2019ko finantziazioa 100.000 euroan handitzea (Gobernu Bilera 2019-12-26)

logoconsejo.jpg

2019.eko abenduak 26

Gobernu Kontseiluak, gaurko bileran onartu du, Hezkuntza sailburuak proposatuta, 100.000 euroan handitzea Deustuko Unibertsitatearekin sinatutako Bikaintasun Ikerketarako Kontratu-Programaren 2019. Urterako finantzazioa.

Hezkuntza Sailak eta aipaturiko unibertsitateak sinaturiko Bikaintasuneko Ikerketa Kontratu-programak hiru helburu estrategiko lortu nahi ditu:

  • I+G+b-n giza baliabideak sustatzea
  • Ikerketa-jarduera sustatzea
  • Ikerketa-azpiegiturak zabaltzea

Gaurko bileran onartu den igoeraren bidez, berriki UPV/EHUrentzat eta Mondragon Unibertsitatearentzat onartu direnekin bezalaxe, helburu horiei loturiko jarduerak finantzatu nahi dira, eta jarduera horiek “Erronka” Programaren jarduera-ardatzetan konkretatzen dira. Unibertsitateak, Ezagutza Poloak aktibatzeko eta dinamizatzeko jarduerak burutzea planteatzen du aipaturiko programaren baitan.

2019-2022 aldirako Kontratu-Programak

2019ko uztailean, eta 2019-2022 Unibertsitate Sistemaren Planaren baitan, Hezkuntza Sailak hiru Kontratu-Programa sinatu zituen Euskal Unibertsitate Sistema osatzen duten hiru unibertsitateetako bakoitzarekin. Orotara 200 milioi euro baino gehiagoko finantzazioa (200.086.186 €) jasotzen da lau urterako (2019-2022):

  • “Unibertsitatea-Enpresa-Gizartea” Programa-Kontratua.
  • “Bikaintasun-ikerketa” Programa-Kontratua.
  • “Prestakuntza eta Nazioartekotzea” Programa-Kontratua.

Kontratu-Programak unibertsitateak finantzatzeko tresna bat dira. Unibertsitate bakoitzaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean adostutako irakaskuntza, ikerketa eta kudeaketa hobetzeko helburuak lortzeak baldintzatzen du finantzaketa hori. Unibertsitate-politikako tresnak dira, eta aparteko baliabide ekonomikoak helarazten dizkiete goi-mailako hezkuntza-zentroei. Hauek jasotzea, aldeen artean adostutako helburu estrategikoak betetzearen baldintzapean dago.