Desgaitasuna eta Aniztasun Funtzionala. Nork erabakitzen du?

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

Wendi Lopez  Mainieri, Costa Ricako unibertsitateko ikerlariak “desgaitasuna” eta “aniztasuna” kontzeptuak aztertu ditu, Imsersok (leiho berri batean irekitzen da) argitaratzen duen “Autonomia personal” aldizkariko artikulu honetan.

Desgaitasun kontzeptuak gizadiarekin batera eboluzionatzen joan da, kontzeptualizazio ezberdinak izan ditu, denak  ere  gorputz atal baten edo funtzio baten faltak dituen inplikazio sozialekin lotutakoak; eta horrenbestez falta hori dutenei eskaini behar zaizkien laguntzekin lotutakoak.

70.hamarkadan, Munduko Osasun Erakundeak (leiho berri batean irekitzen da) maila profesionalean adostasun bat lortzeko esfortzua egin zuen; desgaitasuna sailkatu eta definitzen lagunduko zuen desgaitasuna. Ekimen honek bere emaitzak eman zituen: 19870an Clasificación Internacional de Deficiencias, Discapacidades y Minusvalías (CIDDM) izeneko testua argitaratu zuen.

Testu honetan desgaitasuna honela definitzen dute: urritasun baten eraginez, gizaki batentzat normala kontsideratzen den margen horren barruan dagoen ekintza bat aurrera eramateko gaitasun murriztua izatea edo gaitasunik ez izatea. Gainera, urritasuna, desgaitasuna eta elbarritasunaren arteko harremana azaltzen du: urritasunak desgaitasuna eragiten du eta desgaitasunak elbarritasuna.

Testuinguru horretan, desgaitasuna ikertu eta sailkatu zen ikuspuntu kliniko batetik, eta gauza bera egin zen pertsonekin ere; garrantzia handiagoa zuen elbarritasun izaera horrek pertsona izaerak baina.

Pertsona errehabilitatu behar zen berriro ere gizartean txertatzeko; hala uste zuten.

Desgaitasuna duten pertsonak gizartean txertatzen hasi zirenean, pertsona hauen berezko gaitasunak errekonozitzen hastea ekarri zuen; elbarritasunaren estereotipo horrekin amaitzeko beharra, eta maila sozial eta legaleko borroka baten jasiera markatu zuen.

2011ean OMEk Clasificación Internacional del Funcionamiento, de la Discapacidad y de la Salud (CIF) delakoa argitaratu zuen. Bertan argitzen da desgaitasunak jarduera-urritasun eta mugak (desgaitasunak)  edo pertsona baten parte-hartzean ematen diren murrizketak hartzen dituela bere barnean.
Ikuspuntu honetatik, urritasunak gorputzeko funtsio eta estrukturetan ematen diren arazoen emaitza dira, eta desgaitasuna berriz jarduera-mugez ari da, ekintzak aurrera eramateko zailtasunez eta parte-hartzean dituzten arazoez. Elbarritasuna eguneroko ekintza eta jardueretan parte hartzeko arazo eta mugak izatea da.

                                                                              

ANIZTASUN  FUNTZIONALA
“Aniztasun funtzionala” , kontzeptu modura, desgaitasuna duten pertsonen borrokaren eta hauek duten aldarrikatzeko beharraren ondorioa da.

Kontzeptuaren sustatzaile nagusia Movimiento de Vida Intependiente (MVI) (leiho berri batean irekitzen da) elkartea da, 70.hamarkadan EEBBetan,  desgaitasuna zuten pertsona kolktibo batek sortutako elkartea. Kolektibo honen filosofia profesionalen nagusitasunaren kontrakoa da, gizarte zerbitzuetara jotzeko gehiegizko burokratizazio horren kontrakoa. MVIren ikuspuntuak desgaitasuna eragiten duten arazoak ez direla zientifikoak, sozialak baizik; arazoaren muina gizarteak zerbitzu egokiak eskaintzako dituen mugetan dago.

Testuinguru honetan, desgaitasuna duten pertsonen kolektiboak beren bizitzen inguruko erabakiak hartzeko duen eskubidea aldarrikatzen du, eta honek maila ekonomiko, politiko eta sozialean eraginak ditu.

2000. hamarkadan, analisi eta eztabaida askoren ondoren, “aniztasun funtzionala” kontzeptua sortu zen, pertsonen bizipenak beren ikuspuntu propiotik bizi duena; “Foro de Vida Independiente y Diversidad” delakoak honela definitzen du: Pertsona baten funtzionamendu-desberdintasuna, eguneroko lanak gizartearen gehiengoaren era ezberdinean egiten dituenean.

Aniztasun funtzionala (lehen desgaitasuna zena) oinarri soziala duen arazo bat da. Desgaitasuna eta aniztasun funtzionala ezin dira sinonimo bezala erabili, terminologiaren eboluzio kontzeptualaren etapa ezberdinak irudikatzen baitituzte.

“Aniztasun funtzionala” zentzu mediku eta zentzu negatiborik gabeko lehen izena da. Degaitasunean edo ezintasunean oinarritu beharrean originaltasun aberasgarri batean oinarritzen da, ezaugarri berezi horren ikuspuntuaren aldaketa aldarrikatzen du; ez da “konpondu” beharreko zerbait ezaugarri bat baizik.

EZINTASUNA EDO ANIZTASUN FUNTZIONALA?
Hizkuntzaren erabileran aldaketa bat eman da; kontzeptu berriak, aniztasunak, gizarteak gai honen inguruan duen erantzukizuna azaleratzen  du, eta kontzeptuaren eboluzioaren isla da, desgaitasunetik aniztasun funtzionalera.
Gure gizarte honek aniztasuna errespetatzen du, baina puntu bateraino, onarpen maila aniztasunaren definizioak baldintzatzen eta mugatzen baitu. Marko honetan, ederra edo osasuntsua bezala definitu diren muga horietan sartzen ez diren pertsonak, inperfekzioaren isla izango dira.

Amaitzeko berritasun terminologikoa aipatzen du artikuluak. Aniztasun funtzionala, kontzeptu modura, desgaitasunaren sinonimo bezala erabili da, kontzeptua berreraiki beharrean terminoa aldatzen da eta kito.


Zertarako berreraiki?
Berreraikitze kontzeptualak pertsona hauen eta beraien baldintzen bisualizazio handiago bat dakar, baina ez hori bakarrik, kolektibo horren barruan eraman nahi duten bizitza-eredu  horretara gerturatu behar ditu.

Testua amaitzeko George Orwellen esaldi bat “pentsamienduak hizkuntza baldintzatu eta aldatu badezake, hizkuntzak pentsamendua alda dezake”

Pertsonei behar dituzten erremintak emateko heldu da, beren familia eta komunitateetan merezi duten tokia, toki duin bat, izateko borroka dezaten, ahaldundu daitezen.

Artikulu osoa lotura honetan (leiho berri batean irekitzen da) topatuko duzu.