Deialdia egina merkataritzako beken programa "Retail Training" beken programa merkataritzako banaketaren kudeaketa-teknikariak prestatzeko (Gobernu Bilera 2019-05-21)

fotoconsejo.jpg

2019.eko maiatzak 21

Gobernu Kontseiluak onetsi egin du “Retail Training” Merkataritzako Beken Programa 351.940 euroko aurrekontuarekin. Unibertsitate-tituludunei eta titulazio teknikoei zuzendutako bekak dira, Marketina eta Publizitatea edo Salmenten eta Merkataritzako Guneen Kudeaketa arloetan.

Programak 29 beka eskaintzen ditu eta helmugaren arabera "nazionala edo nazioartekoa" emango dira, eta 11.250 eurotik 18.450 eurora artekoak izango dira zenbatekoak. Bekek aukera ematen dute elkarren segidako bigarren deialdi bat egiteko eta nazioarteko helmugetan erabili ahal izateko "Espainiako Ganberak Parisen eta Milanen".

Beka horiek Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren helburuetako bat betetzen dute: bere programen bitartez Euskadiko merkataritza-sektorearen gaikuntza, prestakuntza eta profesionalizazioa sustatzea. Horretarako, programa honen xedea da kudeaketa profesionalaren arlo desberdinetan profesional kualifikatuak sortzea.

Bekaren aldia bederatzi hilabetekoa da, ikasturte bat alegia, eta EAEko merkataritzako enpresetan, Merkataritza Ganberetan edo Merkataritzako Bulego Teknikoetan emango da prestakuntza.

Prestakuntza-plana garatzeko izango dira praktikak, hauek barnean direla: merkataritzako aholkularitza teknikoko lanak, merkataritzarekin lotutako azterlanak, dinamizaziorako ekintzak bezero posible gehiago erakartzeko, merkataritzako enpresen lehiakortasuna handitzen lagunduko duten ekintzak eta beste ekintza tekniko batzuk.