Cristina Uriarte: "Beken inguruan Auzitegi Gorenak hartutako erabakiak Eukadiren autogobernuari eraso egiten dio"

2019.eko uztailak 01

Beken inguruan Auzitegi Gorenak eman duen sententziari buruz galdetuta, Hezkuntza sailburu Cristina Uriartek Gobernua oso kezkatuta dagoela onartu du, izan ere, Uriarteren ustez, Euskadiren autogobenuari eta eskumei eraso egiten dio sententziak. Sailburuak aditzera eman du, Gobernu Zentrala osatu bezain laster, Hezkuntza sailak bilera eskatuko duela Hezkuntza Ministerioarekin. Gainera, Hezkuntza sailak 30 urte baino gehiago daramatzala beka sistema kudeatzen gogorarazi du sailburuak, eta esan dunez, orain arte ez da arazorik izan.

Bestalde, Cristina Uriartek momentu honetan sententziak izan ditzakeen ondoriak azterten ari direla jakinarazi du, ikasleengan ondoriorik ez izateko helburuarekin. Modu honetan, ikasleek ikasketak Euskadin hasi edo jarraitzeko bermea izan dezaten.