Bilera Elkarrekin Podemosen Legebiltzar-Taldearekin, EAEKO 2020ko aurrekontuari buruz

2019.eko azaroak 22

2019-11-22AN ELKARREKIN PODEMOSEKIN IZANDAKO NEGOZIAZIO BILERAREN BALORAZIOA

 

Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia Sailburuak aurrekontuen negoziazioari buruzko bigarren bilera izan du Lander Martínez buru izan den Elkarrekin Podemostaldearen ordezkaritzarekin. Oraingo honetan, Martínezekin batera José Ramón Becerra, Cristina Macazaga eta Rosa Martínez joan diraordubete baino gehiago luzatu den bilerara.

Elkarrekin Podemosek planteatu dituen negoziazioaren bi ardatzak hauek dira:

1. Krisiaren aurreko babes neurriak familientzat, enpresentzat eta gazteentzat.
2. Berdintasunaren sustapenera eta klimaren aldaketaren aurkako borrokara zuzendutako neurriak.

Eusko Jaurlaritzaren iritziz, gaur egin den bileraren ondoren aurrerapauso garrantzitsua eman da bigarren ardatzean. Dena den, beste ezer baino lehen enplegu politika publikoak aztertzeko aukeran sakontzen jarraitu behar da.

Hori dela eta, hirugarren bilera egitea erabaki da, baina oraindik ez da eguna adostu.

Elkarrekin Podemoseko ordezkariek, negoziazioan ez dagoela marra gorririk adierazi dute berriro.

Pedro Azpiazu Sailburuak bileraren funtsezko puntuen berri eman die Jaurlaritza osatzen duten EAJ-PNV eta PSE taldeei.