Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasleek Itelazpiren telekomunikazio zentroa bisitatu dute, Zaldiaran mendian

centro-zaldiaran01.jpg

2019.eko urriak 09

Urriaren 4an, Gizarte Erantzukizun Korporatiboarekin dugun konpromisoaren baitan, Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasle talde batek, irakasle batek lagunduta Itelazpiren, Eusko Jaurlaritzaren telekomunikazio elkarte publikoaren, Zaldiaran mendiko telekomunikazio zentroa bisitatu zuten.  Besteak beste, komunikazioen dorrean izan ziren, non Itelazpiko teknikarien azalpenak entzun zituzten babes indibibidualeko sistemei buruz (norbera babesteko ekipamenduak, arnesa, gako bikoitza, segurtasun soka) eta dorreko antenen arteko desberd

intasunei buruz (hainbat zerbitzu, irrati, telebista, komunikazio kritiko, garraio lotura eta abarren sistema erradiatzaileak eratzen dituztenak).

Halaber, azalpenak jaso zituzten ere Itelazpik lan Segurtasun eta osasun arloko arriskuak eta ingurumen inpaktua txikitzeko martxan dituen zenbait egitasmori buruz.

Gainera, telekomunikazio zentroko tresneria geletan izan ziren, eta argibideak jaso zituzten energia, garraio, TETRA eta hedapen sistema bakoitzari buruz.

Eusko Jaurlaritzaren telekomunikazio elkarte publikoak  euskal gizartearen interesa pizten jarraitzea espero du, ikastegiena bereziki, bultzada emateko formakuntza teknologikoari, eta emakumeak ere horrelako zereginetan parte hartzera animatzea, Gizarte Erantzukizun Korporatiboarekin dugun konpromisoaren baitan.