Bilbok elikaduraren mundua birformulatu eta produktu berriak garatu nahi dituzten "startup"-ak bilduko ditu bi jardunalditan

sanmames6.png

2019.eko urriak 03

• EIT Food patzuergo europarrak San Mamesen antolatu ditu ‘Food FAN&FUN’ topaketak gaur, eta ‘II Food Innovation Forum’-a ostiralean, urriak 4.

• Elikadura arloan innobazioa ardatz duten enpresa gazteak egongo dira jardunaldietan. Innobazioan eta joeretan aditu nabarmenen hitzaldiak ere egongo dira, Alfons Cornella-rena esaterako. Puntako ‘startup’-en kasuak ere ezagutuko dira eta 10.000 eurotako eta 5.000 eurotako sariak emango zaizkie irabazleei.

• EIT Food EB-k nekazaritzako elikagaien sektorearen barne babesten duen egitasmoa da, eta iaz Euskadi aukeratu zuen, Madrilekin batera, Europako Hegoaldeko egoitza izateko.

San Mameseko argiek bi egunez futbol zelaia argitzeari utziko diote, etorkizuneko elikadura-erronketara begirada zuzentzeko. Desafio garrantzitsuenetako bat da, NBEk Garapen Jasangarriaren Helburuetan jaso duen bezala, eta EBk ere bereganatu du erronka. EIT Food patzuergo europarrak, Zamudion (Bizkaian) ezarri duena Europako Hegoaldeko egoitza, bi jardunaldi antolatu ditu urriaren 3an eta 4an arlo honetan innobazioa eta ekintzailetza bultzatzeko.

Bilboko estadioa elikaduraren industrian innobazioa lehenesten duten enpresa berrien epizentroa izango da bi egunez. Urriaren 3an, ostegunean, erakunde europarrak ‘Food FAN&FUN’ antolatu du, sektorearen ‘startup’ak bere proposamenak aurrera eramateko aukera berriak eta aholkuak aurkitzen lagunduko dituen urteko ekitaldia.

‘Food FAN&FUN’ jardunaldia ostegunean hasiko da 11:15ean, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordearen, Bittor Orozen, Hego Europako EIT Food-en zuzendari nagusiaren, Begoña Pérez-Villarrealen, eta EIT Food-en Negozio Sorkuntzaren zuzendariaren, Benoit Buntinxen, presentziarekin.

Programan, enpresek esperientziak eta jakinmina partekatzeko momentuak eta innobazio-munduan joera sortu duten hainbat pertsonen hitzaldiak txandakatuko dira.

Hizlari nabarmenetakoa izango da Alfons Cornella, 18 liburuen idazlea eta gaur egun innobazioan dauden puntako joerak gertutik ezagutzen dituena. 11:40an, ‘Repensar la alimentación y el desarrollo de los futuros sistemas alimentarios’ izena duen hitzaldia eskainiko du. “Elikaduraren industriak produktuen innobazioan aukera handiak eskaintzen ditu” bere aburuz, eta “inbertsio handiak” erakarriko dituen sektorea izango delaren ideia azpimarratuko du jardunaldian. “Bertako produktuan dagoen interesa handitzen doa. Proteina-iturri berriak ikertuko dira, baita ‘superelikagaien’ garapena”, aurreratu du.

Andrés Casalen (Wetaca), Baiba Soikaren (Vegshelf), Erich Sieberen (Peakbridge Partners), Oriol Reullen (Too Good To Go) edo Sara Gonçalvesen (Trigger Systems) neurriko adituek ere hartuko dute parte, nekazaritzako elikaduraren sektorean ekintzailetzan adituak.
Sortzen ari diren enpresen kasu zehatzak ezagutuko dira. Esaterako: Cedrion (etekin handiko elektronikarako hozketa-gailuak), Digitanimal (abeltzaintzarako Interneten gauzen irtenbideak), Green Killer Weeds (herbizida eta pestizidei alternatibak, %100 ‘ecofriendly’ eta ‘bio’), Groots (hiri-nekazaritza jasangarria eta bertikala), Kowat (naturan oinarritutako gailuen eta mekanismo-robotikoen ikerketa eta garapena), Nice To Eat You (denden eta jatetxeen elikagaien desaprobetxamendua gutxitzeko ‘app’-a).

Polyfly S (intsektuetan oinarritutako polinizazio-irtenbide innobatzaileak), Recircular Net (hondakinak lehengai bezala balorizatzeko enpresen lotura), Savia Atmospheric Fountains & Rivers (airetik ura sortzen duen ‘startup’-a), Sonicat (potentzia handiko ultrasoinuetan oinarritutako irtenbide aitzindariak elikagaiak prozesatzeko) eta XTREM (nekazaritzan era jasangarrian etekinak handitzeko erabilitako bakteria extremofiloak) ere ezagutuko dira.

Horiek guztiak ‘Innovation Prizes’ sarietara aurkeztu dira, EIT Food-ek hamar bat herrialde europarretan bultzatzen dituenak, eta nekazaritzako elikagaien sektoreko proiektu nabarmenenak saritzen dituztenak. Jardunaldiaren amaieran banatuko dira eta irabazleak 10.000€ jasoko ditu; bigarrenak, 5.000€.

‘Food Innovation Forum’

San Mameseko estadioa, Ipar Aretoan ere, hurrengo egunean, urriaren 4an, ‘Food Innovation Forum’-aren bigarren edizioa jasoko du. Bertan, lankidetza sustatuko da eta arrakasta-kasuak ezagutuko dira. Gainera, nekazaritzako elikagaien sektorearen gai gorien inguruan hitzaldiak egongo dira.
Gaur egungo gaiei helduko zaie, esaterako: balio-katearen segurtasuna eta kontsumidorearen konfidantza nola handitu; edo nutrizio osasungarria, hau da, elikagaien prozesamendua nola hobetu, elikagarriagoak eta zaporetsuagoak izan daitezen, baita seguruagoak eta ingurumenerako hobeak.

Adituen artean, EIT Food patzuergoaren kideen ordezkariak egongo dira, Turingo Unibertsitatea (UNITO), Danone edo AZTI, esaterako. Gainera, Innobasqueren zuzendaria, Leire Bilbao, egongo da. EIT Food South hamar enpresa baino gehiagok osatzen dute, Universidad Autónoma de Madrid-ek, CSIC-ek, Acesur-ek, Grupo AN-ek, AZTIk eta Angulas Aguinagak, besteak beste

EIT Food-en gainean

EIT Food elikadura-innobazioko iniziatiba nagusia da Europan. Elikadura sistema jasangarriagoa, osasuntsuagoa eta fidagarriagoa izan bedi egiten du lan. Industria nagusiek osatutako patzuergoa da, Europa osoko enpresekin, ‘startup’ekin, ikerketa zentroekin eta unibertsitateekin. EIT Food Berrikuntza eta Teknologia Institutu Europarra (EIT) osatzen duten zortzi Jakintza eta Berrikuntza Elkarteetako (KIC ingelesez) bat da, 2008an sortutako eta EBtik bereizita dagoen organismoa.

Aurten, bi ekintzailetza programa bultzatu ditu: FAN (Food Accelerator Network) deritzon enpresa-azeleragailu bat eta nekazaritzako elikagaien sektorearen negozio egonkorra bilakatzeko perspektuba duten egitasmo-inkubagailu bat.