Biktimen eta herritarren arteko elkarrizketa saioa egin da Basauriko Memorian Plazan

IMG_20191024_182828.jpg

2019.eko urriak 24

Asier Iragorrik, Basauriko alkateak eta Aintzane Ezenarrok, Gogoraren zuzendariak, zabaldu dute gaur arratsaldez Basauriko Memoriaren Plaza erakusketa. Gerra Zibilaren biktimak gogoan izan dituzte bereziki gaurkoan, Francoren gorpuzkia Erorien Haranetik atera eta Mingorrubioko hilobira eraman duten egunean. Sarrera hitzaldien ostean, terrorismoaren eta indarkeriaren biktimek hartu dute hitza beraien bizi esperientzia azaltzeko Basauriko herritarrei. 

Erakusketa zabalik egongo da urriaren 30a arte, Basauriko San Fausto plazan.