Bihar, azaroak 19, Komunaren Mundu Eguna ospatuko da

Argitalpen-data: 


      Toallitas_1.JPG

Bihar, azaroak 19, Komunaren Mundu Eguna ospatuko da, herritarrak komunaren erabilera egokiaren beharraz kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko. Horren harian, URAk bat egin du "Ez elikatu estoldetako munstroa" kanpainarekin, estatuko hiri uraren kudeatzaileen sektoreak sustatuta,  eta Espainiako Ur Hornidura eta Saneamenduko Elkartearen (AEAS) bidez bultzatuta. 

Kanpaina honen helburua da herritarrak ohartaraztea komunetik edozein motatako etxeko hondakinak botatzeko ohitura txarrez, eta horrek eragiten dituen ondorio tekniko eta ekonomikoak jakinaraztea; beren beregi, komuneko zapitxoei aipamena eginez. 

Kalkuluen arabera, adibidez, komuna gaizki erabiltzeak 4 eta 6 euro arteko gainkostua eragiten du pertsona bakoitzeko saneamenduaren kudeaketan eta mantentze-lanetan; urtean 230 milioi euro inguru. 

Era berean, kalkulatzen da 300.000 biztanle inguruko hiri batean, biztanle eta urte bakoitzeko mota horretako hondakinen 10 kg inguru biltzen direla: estolderiaren sareetan, ponpaketa-ekipoetan edo araztegietan buxadurak sortzen dituzten hondakinak. 

Komunak ez du dena xurgatzen: behar bezala erabiliko bada, pixa, gorozkiak eta komuneko papera baino ez du xurgatu behar. Horrek esplizituki baztertzen du zapitxo hezeak botatzea: etxeetan eta zorrotenetan buxadurak sor ditzaketelako, nahiz isurketa lausoak sortzen dituztelako buxadura horiek ematen direnean. 

Era berean, komunak kanpoan uzten ditu olioak, pinturak, etxean egiten diren lanen hondarrak, konpresak, preserbatiboak, bilgarriak, enbalajeak, janari-hondarrak eta abar.  Gaur egun, saneamendu-sareek biltzen jasotzen jarraitzen dute gaikako bilketarako edukiontzietan utzi behar diren hainbat hondakin.

Kontuz zapitxoekin: https://www.youtube.com/watch?v=6ZGc8Ro-ec4 

Ez elikatu munstroa Kanpaina: 

https://munstrowc.eus/eu/

https://youtu.be/xzEkgIL48nI

Esku-orriak (Iturria: AEAS) eta argazkiak (Iturria: AMVISA) https://www.flickr.com/photos/uraagentzia/albums/72157711832235078

Informazio gehigarria