Berri Txarrak Kobetamendin, merkeago Gazte-txartelarekin!

Gazte-txartelak Berri Txarrak taldeak uztailaren 14ean Kobetamendin eskainiko duen kontzerturako sarreretan ere beherapenak eskaintzen dizkizu! Lortu zure sarrera %30eko deskontuarekin eta ez galdu emanaldi berezi hau!
Berri Txarrak taldeari behar bezalako agurra emateko, arratsaldeko 16:00etatik ekintza ezberdinak egingo dira Kobetamendin, bereziki instalatutako FanZone batean.
Eguna borobiltzeko Lekunberriko hirukotea azken 25 urtetan kolaborazio ugari duten lagunetaz inguratuko da - Iseo, David Ruiz (La MODA), Aiora Renteria (Zea Mays) eta Iñaki Altolagirre ‘Matxet’ (Sega Sound Killers, Jousilouli, Naizroxa)- “Lagunartean” izeneko formatu bereziko kontzertuan.
Sartu ondorengo webgunean eta lortu sarrerak merkeago!
https://www.eventbrite.es/e/entradas-berri-txarrak-ikusi-arte-bilbao-59827366263#tickets
Beherapena nola lortu:
Webgunean, promozio kodea sartzeko estekan, ondorengo kodea sartu beharko zenuke: GAZTETXARTELABTX
Honek ordainketa eta datuak sartzeko beste orri batera bideratuko zaitu. Azken informazio moduan, Gazte-txartela zenbakia eskatzen du eta bertan zure Gazte-txartelan aurki dezakezun EYCA kodea sartu beharko duzu.
Kode hau ez baduzu, ondorengo helbide elektronikora idatzi diezagukezu eta zure e-mailera bidaliko dizugu.
