Beatriz Artolazabalek bat egin du Migratzailearen Nazioarteko Egunarekin, Save The Children kanpainaren barruan
2019.eko abenduak 18
Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak Save The Children GKEek Migratzailearen Nazioarteko Eguna dela-eta antolatu duen ume migratzaileei laguntza emateko kanpainan parte hartu du.
Ospakizuna bat dator denboran Migrazioaren Aldeko Euskal Gizarte Itunaren onespenarekin, oraintsu onetsi baita; ingurune horrekin ia euskal alderdi politiko guztiek eta Euskadiko hirugarren sektore sozialeko hainbat eta hainbat erakundek egin dute bat.
Beatriz Artolazabalek mezuan gogorarazi du umeen babesa ez dela elkartasun-kontu bat, erantzukizunen kontu bat baizik.
Sailburuak, gaur goizean, EITBrekin hitzarmena sinatu du, euskal gizartearen artean EAEko gizarte-erakundeek egiten duten lana sustatzeko. Akordio hori sinatzeko ekitaldia Sareen Sarea elkartearen egoitzan izan da, eta bertan izan da elkarteko Pablo González presidentea, bai eta Soraia Chacón Harresiak Apurtuz-eko ordezkaria ere.