Barakaldoko El Pilar ikastetxe publikoak prest dauka gimnasio estali berria

2019.eko martxoak 01

Barakaldoko El Pilar Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxeko hezkuntza komunitateak asteon inauguratu du gimnasio estali berria, ikastetxearen kirol pisten ondoan eraiki dena. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 727.318,21 euroko inbertsioa egin du eraikin berri hau jasotzeko lanetan.

543,34 metro koadroko azalera osoa duen eraikinak, 321,6 metro koadroko kirol-kantxa du barnean, baina baita bi biltegi (kirol materiala gordetzeko), aldagelak eta komunak ere. Komun horietako bat egokitua da.

Lan hauek amaiturik, ikastetxe honetan oraintsu arte Soin Hezkuntza egiteko erabili izan den espazioa egokitu egingo da, Haur Hezkuntzako ikasleentzako jangela bertan kokatzeko.

El Pilar HLHI-ko hezkuntza komunitate guztiak hartu du parte inaugurazio ekitaldian, eta bertan izan dira, halaber, Barakaldoko alkate Amaia del Campo eta Bizkaiko Hezkuntza Ordezkari Ana Ferri ere.

2018-2019 ikasturte honetan, Barakaldoko El Pilar HLHI-ak 420 ikasle pasatxo ditu ikasgeletan: 137 Haur Hezkuntzan, eta 287 Lehen Hezkuntzan.