Baionako meskita baten aurkako atentatua gaitzetsi du ADOS aholku batzordeak, eta elkartasuna adierazi die biktimei

ADOS.jpg

2019.eko urriak 29

ADOS Aholku Batzordeak gaitzetsi egiten du Baionako meskita baten aurka urriaren 28an izandako erasoa. Aldi berean, elkartasuna adierazten die biktimei eta haien familiei, baita komunitate musulman osoari ere.

Terrorismoaren, arrazakeriaren eta xenofobiaren eta islamofobiaren aurrean, giza eskubideekiko, tolerantziarekiko eta elkarrekiko errespetuarekiko konpromiso irmoa eta partekatua defendatzen dugu.

Zatiketa bilatzen duten gorroto eta xenofobia diskurtsoei aurre egiteko, bakean elkarrekin bizitzeko dugun gaitasuna sustatu nahi dugu, eta pluralismoarekiko eta aniztasunarekiko errespetuz eta harro dagoen gizartea eraiki.

Euskadiko komunitate islamikoekin lankidetzan aritzeko ADOS Aholku Batzordea Eusko Jaurlaritzak Euskal komunitate islamikoarekin batera bizikidetza sustatzeko duen Jarduera Programatik sortu zen.