B-046. 57 garaje libreren eta 7 lokalen merkaturatzea. BOLUETA - BILBAO. Santa Ana kalea.
Argitalpen-data:
Visesak 57 garaje-partzela libre eta 7 lokalen merkaturatzea hasiko du, B-046 BOLUETA-BILBO promozioan kokatutakoak.
Hona hemen merkaturatze horren baldintzak:
57 GARAJE LIBRE
Azalerak:
· 19,35 m2e-tik 24,34 m2e-ra.
SALMENTA prezioak:
· 11.446 eurotik (gehi BEZa) 16.051 eurora (gehi BEZa).
Eskaera epea:
· 2019ko urriaren 14tik urriaren 21era.
Garajea notarioaren zozketari erreparatuz zehazten den ordenaren arabera hautatuko da VISESAko web orrian, xede horretarako aktibatutako moduluan, finkatutako epean izena eman duten interesdunen artean. Horiei zozketarako zenbaki bat esleituko zaie. Modu horretan jardungo dute salmenta elementuak agortzen direnera arte.
7 LOKAL KOMERTZIAL
Merkaturatzeko modalitateak:
· Salmenta, alokairua eta erosteko aukera ematen duen alokairua (AROC).
Azalerak:
· 38,60 m2e-tik 238,25 m2e-ra.
SALMENTA prezioak:
· 43.232 eurotik (gehi BEZa) 202.512,50 eurora (gehi BEZa).
Hileroko AROC errenta:
· 270,20 eurotik (gehi BEZa) 1.181,32 eurora (gehi BEZa).
Interesdunak:
· 2019ko urriaren 14tik aurrera Visesara joan behar dute.
Elementu horiek eskuratzeko Visesaren Bilboko bulegoan egindako erreserbaren ordena zorrotz jarraituko da.
Merkaturatzeko araubidea:
· Jabetza osoa
Aurreikusitako emate-data:
· 2020ko otsailatik Aurrera
VISESA BIZKAIA. Trenbideko etorbidea, 38 behea
BILBO Tel.: 94 661 26 20
Argibide gehiago: