Astelehenean, irailaren 9an, Bermeoko trenak 3. Linean sartuko dira eta Bilbo erdiraino iritsiko dira

E4_bilbao-bermeo.jpg

2019.eko irailak 05

  • Trenbideko lineetan neguko ordutegia indarrean sartzearekin, Atxuri eta Bolueta tren geltokiak itxi egingo dira
  • Usansoloko Ospitalera eta Zamudioko Teknologia-parkera doazen anezkek ere astelehenetik aurrera neguko ordutegiarekin batera ibiliko dira

Irailaren 9an Euskotreneko trenbide linea guztietan neguko ordutegia indarrean sartuko da, Usansoloko Ospitalera eta Zamudioko Teknologia-parkera doazen autobuseko anezkak barne. Aldaketaren helburua ordutegiak eta maiztasunak eskola-egunetara eta lana dela eta joan-etorrietara egokitzea da.

Aurreko neguko ordutegiei dagokionez berritasun nagusia E4 Bilbo – Bermeo linean ibilbidea aldatzea da. Astelehenetik aurrera trenak Matikoraino sartuko dira 3. Lineatik. Aldaketa honek hiriburu erdiarekin komunikazioa hobetu egingo du eta horrez gain Zazpikaleak/Casco Viejo geltokian metroko beste bi lineekin lotura erraztuko du. Matikoraino trenak iritsiko direnez, Atxuri eta Bolueta tren geltokiak itxi egingo dira.

E4 linean trenen maiztasunak aurreko neguan bezala jarraituko du eta zenbait trenen igarotze ordutegian aldaketa txiki bat bakarrik egongo da. Goizez erdizuzeneko errefortzu zerbitzu bakar bat mantenduko da, 6:58an Gernikatik Matikora.

Gainerako lineetan E1 Matiko-Amara, E2 Lasarte-Hendaia, E3 Lezama – Kukullaga/Etxebarri  eta 3L Matiko – Kukullaga/Etxebarri 2018-2019 neguari dagokionez aldaketa handirik ere ez dute izango.

  • E2 Lasarte – Hendaia: lanegunetan Lasarte – Irun tartean trenen maiztasuna 15 minutukoa izango da noranzko bietan egun osoan zehar azkeneko trenetan izan ezik, hauek 30 minutuz behin zirkulatuko dute. Larunbat goizetan Amara eta Irun artean trenak egongo dira goizez 30 minutuz behin eta arratsaldez 15 minutuz behin. Igandeetan eta jaiegunetan, 30 minutuz behin. Altzarako maiztasuna, aldaketarik gabe.
  • E3 Kukullaga/Etxebarri – Lezama: lanegunetan maiztasuna 15 minutukoa izango da, eguneko azken trenak izan ezik (30 minutuz behin). Larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan, tren bat eskainiko da 15 minutuz behin. Aldaketa hauek noranzko biei eragingo die. Behin gunean egiten ari ziren lanak bukatuta, trenak berriro ere Lekunbizko geltokian geratuko dira.
  • E1 Bilbo/Matiko – Donostia-San Sebastián/Amara: Lanegunetan Zaldibar/Durango eta Matiko artean, 30 minutuko ohiko zerbitzuez gain, goizeko lehen orduan errefortzuko tren erdizuzenak ezarriko dira eta hauek Matikoraino iritsiko dira
  • Metroko 3. Linea (Kukullaga/Etxebarri – Matiko): Pasa den neguan bezala ostiraletan eta jai bezperetan trenak gutxi gorabehera 2:00ak arte ibiliko dira.

Gainerako tarteetan maiztasunak mantenduko dira, nahiz eta igarotze orduetan aldaketak egon

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbakira dei dezakete 944 333 333. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, konpainiaren www.euskotren.eus web gunean, Euskotreneko APP ofizialean, eta @euskotrenEJGV twitter gunean.