Arriola sailburuak Gipuzkoako Ingurumen-gunea bisitatu du

2019.eko azaroak 22

Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuak eta Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko et Obra Hidraulikoetako diputatuak Gipuzkoako Ingurumen Guneko (GIG) instalazioak bisitatu dituzte gaur. Obrak duela gutxi amaitu dira eta probaldian dago orain. Bisitaldian zehar, gunea osatzen duten instalazioak bisitatu dituzte. Balorizazio energetikoko planta amaitzen ari da hotzeko proben fasea, eta aurreikusten da datozen egunetan hasiko dela hondakinen errekuntza, elektrizitatea lortzeko; horrela, proben azken faseari ekingo zaio.

Bisitaren ondoren, Hiri Hondakinen Koordinazio Organoak (HHKO) bilera egin du GHKren bulego berrietan, GIGen.

HHKO Eusko Legebiltzarrak eskatuta sortu zen entitate bat da, eta bertan daude Eusko Jaurlaritzako eta hiru alduendietako ingururmen sailak. Organoraren helburua da hondakinen arloko ingurumen Politikak bateratzea, eta EAE osorako planifikazio integratua lortzeko oinarrizko irizpideak finkatzea.

Bileran gai asko landu dira, besteak beste: konpostaje komunitarioko instalazio eta jarduerei buruzko 63/2019 Dekretua eguneratzea; foru aldundien hondakinak kudeatzeko planen egoera; garbiguneetan etxeko hondakin arriskutsuak onartzeari buruzko egoera eta proposamenak; hiri-hondakinak kontabilizatzeko sistemak eta komunikazio kanpaina bateratuen garapena.